Las diez noticias clave de la jornada
Hirugarren etapa honetan parte hartutako 130 lagunak. LAGUN ONAK MENDI BAZKUNA

Azpeitia

Hiru Erregeen Mahaia gero eta gertuago dago

Lagun Onakeko kideek Azpeitia eta Euskal Herriko tontorrik altuena lotzeko hirugarren etapa egin dute eta 130 lagun izan dira bertan

Eli Aizpuru

Azpeitia.

Martes, 14 de marzo 2023, 21:41

Apurka-apurka Lagun Onak mendi bazkunako kideak 2023rako ipinitako erronka garrantzitsuenean bidea egiten ari dira. Izan ere, aurtengo egitasmo nagusia Azpeitia eta Hiru Erregen Mahaia hamar etapatan lotzea da eta jada egin dute hirugarrena.

Publicidad

Lagun Onakek antolatutako azken ekitaldietan jende ugari batu da eta oraingoan ere ez da gutxiagorako izan. 130 lagunek hartu dute parte ibilaldian, Goizueta eta Labaien artean. 28 kilometro egin zituzten mendizaleek eta bidean Bilutzikar (807m) – Atsotegieta (1021m), Arainburu (1054m) eta Ekaitza (1046m) tontorrak zapaldu zituzten Auritz zeharkatu eta Labayenen amaitzeko. Orain arteko ibilbiderik gogorrena izan zen. Aurretik dituzte orain beste zazpi etapa. Hurrengoa apirilaren 1ean aurreikusita dago eta Labayen eta Belate lortuko dituzte. 20 kilometro izango dira guztira.

Tontorra, irailaren 10ean

Azken urteetan antzeko egitasmoak antolatu dituzte Lagun Onak mendi bazkunako kideek. Hala nola, Azpeitia-Hazparren, Azpeitia-Bilbo kostatik, Ardoaren eta arrainaren ibilbidea edota azkena, Azpeititik Iruñeara bitartekoa. Urtarrilaren 14an egin zuten Azpeitia eta Hiru Erregeen Mahaia lotzeko aurretik dituzten 228 kilometroen lehen pausoak. Ondo bidean, datorren irailaren 10ean zapalduko dute gailurra, 2.446 metrora.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad