Las diez noticias clave de la jornada
Sei finalistak otsailaren 11n jokatutako kanporaketan. IBON ERRAZU

Azpeitia

II. Euskal Duatloiaren finala jokatuko da bihar Azpeitiko zezen plazan

Eguerdiko 12:00etatik aurrera lehen kanporaketan sailkatu ziren sei kirolariak izango dira, bi txandatan. Sarrerak aurrez eskura daitezke

Eli Aizpuru

AZPEITIA.

Viernes, 3 de marzo 2023, 21:27

Herri kirolen beste final bat hartuko du Azpeitiak asteburu honetan. Bihar, martxoak 5, zezen plazn izango dira II. Euskal Duatloiko protagonistak. Aurreko kanporaketan sei kirolari sailkatu ziren final handirako eta 12:00etatik aurrera, prest izango dira Eneko Saralegi, Xabier Zaldua eta Suharri Rodriguez. Hauek lehiatuko dira lehen txandan. Ondoren, beste hiru finalistak irtengo dira: Arkaitz Jauregi, Ibai Soroa eta Oier Kañamares.

Publicidad

Honakoa izango da kirolariek bete beharko duten lana: Lau 45 ontzako egur -etzanda- ebaki beharko dituzte estreinako; ondoren, 4 kilometro egin beharko dittuzte korrika, hau da, zezen plazan 40 itzuli eta amaitzeko, beste lau 45 ontzako izango dituzte, hauek zutika.

  • Eneko Saralegi Errazkin (Nafarroa). 30 urte. 1,74 m. 70 kg.

  • Xabier Zaldua Zumarraga. 45 urte. 1,83 m. 83 kg.

  • Suharri Rodriguez Hernani. 25 urte. 1,86 m. 90 kg.

  • Arkaitz Jauregi Ilarduia (Araba). 38 urte. 1,80 m. 80 kg.

  • Ibai Soroa Arribe (Nafarroa). 28 urte. 1,86 m. 94 kg.

  • Oier Kañamares Arostegi (Nafarroa). 26 urte. 1,77 m.77 kg.

Hau da Euskal Duatloiaren bigarren edizioa. Iaz Ugaitz Muger-tza irabazi zuen, 32:31 denborarekin. Iazko finalisten zerrendatik hiruk errepikatuko dute aurten: Oier Kañamaresek, Arkaitz Jauregik eta Eneko Saralegik. Arerio gogorrak izango dira aurrez aurre, tartean, Euskal Pentatloian hiru aldiz txapela jantzi duen Xabier Zaldua zumarragarra.

Plamaresak

Honakoak dira protagonistak: Eneko Saralegi. Errazkingo nafarra. Euskadiko Aizkolari gazteen txapela jantzi du birritan . Nafarroako I. mailako aizkolari txapelketan hirugarrena izan zen eta txapela jantzi zuen binakakoan. Iaz, hirugarren lekuan sailkatu zen Euskal Duatloian eta bera da aurtengo kanporaketako seigarren sailkatua.

Xabier Zaldua zumarragarra. Euskal Pentatloiko txapela jantzi du hiru bider eta Lehen mailako Euskal Herriko Aizkolari txapelketako azpitxapelduna da. lehen mailako sega txapelketan ere azpitxapelduna izan zen 2021ean. Hamaika apustu egindako kirolaria eta plazagizona, bosgarren sailkatu zen kanporaketetan.

Publicidad

Suharri Rodriguez hernaniarra da hurrengoa. Urrezko aizkolarien binakako txapelduna da eta Gipuzkoako II. Mailako aizkolari txapelketa ere irabazi zuen 2021ean. 23 urtez azpikoetan urrezko binakako aizkora txapelketa irabazi zuen duela hiru urte eta , besteak beste, Euskal Herriko II. mailako aizkolari txapelketan hirugarrena izan zen iaz. Laugarren sailkatu zen kanporaketan.

Arkaitz Jauregi arabarra da Euskal Duatloiko iazko azpitxapelduna. Arabako I. mailako aizkolari txapelketa irabazi du bost urtean eta binakako txapela ere 3 urtean jantzi du. Bere esku dago 10 kanaerdiko eta 10 km-ko proban Federazioak duen denborarik onena (1:03:57). Hirugarren sailkatu zen kanporaketan.

Publicidad

Ibai Soroa nafarra da bosgarren protagonista. Urrezko binanako txapelketa irabazi zuen 2021ean Txomin Amundarainekin eta Izar Berriak txapelketan ere txapela jantzi zuen bikote bera lagun zuela. Besteak beste, sherpa.ai promozioko txapelduna izan zen iaz. Nafarroako I. Mailako aizkolari txapelketanbosgarren egin zuen. Bigarren sailkatu zen Euskal Duatloiko kanporaketan. Oier Kañamares da azken protagonista.Nafarroako II. mailako aizkora txapelketako txapelduna izan zen 2017an eta Euskal Herrikoa irabazi zuen 2020an. Duela hiru urte Urrezko aizkolarien kopan ere txapela bereganatu zuen. Bera izan zen estreinakoa Azpeitian jokatutako lehen kanporaketan.

Sarrerak

Sarrerak aurrez eskura daitezke Mendizabal erretegian. Bihar, bestalde, lehiatilak 10:30ean zabalduko dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad