Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Azpeitia

Emakumeei zuzendutako bigarren entrenamendu saioa, larunbatean

Ibilaldia amaituta, Efik zentroko Julen Ansoaldek eta Josu Larrañagak 'Erresistentzia eta indarra uztartuz' hitzaldia eskainiko dute

E.A.

azpeitia.

Astelehena, 8 abendua 2025, 20:15

Comenta

Emakumeei zuzendutako bigarren entrenamendu saioa antolatu dute V. Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren antolatzaileek larunbatean, abenduaren 13an. 08:30ean elkartuko dira saioan parte hartuko dutenak, Azpeitiko igerilekuaren aurrean. Aurrena hamabi kilometroko ibilbidea egingo dute Izarraizgo harrobitik barrena.

Lagun Onak mendi bazkunako antolatzaileek aurreratu dutenez, igerilekuan dutxa hartzeko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek. Bestalde, entrenamendu saioaren aurretik motxila bertan gordeta uzteko aukera ere izango dute.

Behin ibilaldia amaituta, Efik zentroko Julen Ansoaldek eta Josu Larrañagak 'Erresistentzia eta indarra uztartuz' hitzaldia eskainiko dute Mendietxe museoan.

Parte hartzeko abenduaren 11 baino lehen izena eman beharko da lagunonakmb.org helbidean. Hilaren 13ko irteeran parte hartzen duten kirolariek artean, Loiola hotelean bi lagunentzako otordua eta Joma etxearen bi haizetarako zozkatuko dituzte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeei zuzendutako bigarren entrenamendu saioa, larunbatean