Las diez noticias clave de la jornada
Eguraldi makurra izan zuten aurreko etapan. LAGUN ONAK M.B.

Azpeitia

Azpeitia Gasteiz ibilbideko hirugarren etapa egingo da larunbat honetan

Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako ekimenak bidean aurreikusten diren hiru handietako bat igaroko du: Aizkorri

Eli Aizpuru

Azpeitia

Jueves, 10 de abril 2025, 20:08

Lagun Onak mendi bazkunak aurtengorako duen egitasmo nagusiaren hirugarren etapara iritsi da. Larunbat honetan izango da. Azpeitia Gasteiz ibildeko zati honetan Zegama eta Arantzazu lotuko dituzte, tartean lurraldeko gailur mitiko bat zeharkatuz: Aizkorri. Hala ere, mendizale elkarteak gogoratu du Aizkorrira igo nahi ez dtenek izango dutela aukera tontorra egin gabe ibilaldian parte hartzeko.

Publicidad

Beraz, bi alternatiba izango dira oraingoan. Estreinakoan Aizkorritik igaroz gero, 19 kilometro eta 1.300 metroko desnibel positiboa izango ditu ibilbideak; Aldiz, Aizkorri gabe, 20 kilometroko ibilaldia izango da, 600 metroko desnibel positiboarekin.

Goizeko 07:00etan izango da irteera eta anbulatorio aurrean hartuko dute autobusa.

Hurrengo etapa maiatzaren 31n izango da. Arantzazutik Lenitz Gatzagara bitarteko ibilbidea osatuko dute orduan, 28 km.-koa. Zazpi etapetan burutu nahi duute Azpeititik Gasteizera bitarteko zatia Lagun Onakekoek, tartean, Aizkorri ez ezik, Anboto eta Gorbea mendiak eginez. Azken etapa urriaren 18an aurreikusten dute, Murgia eta Arabako hiriburuaren arteko 21 kilometroak egingo dituzte.

Santa Engrazi Eguna

Bestalde, igandean Santa Engrazi Eguna izango da. Hori dela eta, Lagun Onak mendi bazkunako kideek goiz pasa antolatu dute haur eta gaztetxoei zuzenduta. Ohi bezala, oinez edo autobusez joateko aukera izango dute partehartzaileek. Autobusa goizeko 09:00etan hartuko dute, anbulatorio aurretik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad