Las diez noticias clave de la jornada
Egindako diploma banaketa bat. MUBIKE KOOPERAZIO TALDEA
Azpeitia

2023an ere «gazteak trebatzen» jarraitu du Mubike kooperazio taldeak

El Salvadorren ari da lanean taldea eta horretarako garrantzitsua da jaso ohi duen Azpeitiko Udalaren laguntza

ELI AIZPURU

Sábado, 7 de enero 2023, 00:05

Azpeitiko Mubike kooperazio elkartea El Salvadorren ari da Memoria eta bakerako kulturgunea proiektuarekin, Fundación 1 de Abril (Fundabril) elkartearekin elkarlanean, eta dagoeneko hirugarren fasea martxan da. Gazteentzako heziketa zikloa ipini zuten martxan iazko urrian, Azpeitiko Udalaren laguntzari esker eta hirugarren fasean den Kultur Etxeko proiektuaren barruan. Bost taldek eman zioten hasiera prestakuntza zikloari, eta azaroan kooperatiba taldeekin egin beharreko lanak gauzatu zituzten.

Publicidad

Honela, diplomak eman zitzaizkien Montes de San Bartolo IV Hezkuntza Esparruko ikasle taldeei, Soyapangon, hiriburuaren ekialdean. Giza eskubideei, demokraziari, memoria historikoari eta bakearen kulturari buruzko trebakuntza jardunaldiak jaso zituzten.

Guztira, Oinarrizko Hezkuntzako 9. mailako eta Batxilergoko 1. mailako 97 ikasle gaztek jaso zuten trebakuntza, 33 emakumek eta 64 gizonek.

Kooperatibako kideen esanetan, azaroan «1970eko hamarkadako gazteen belaunaldiari omenaldia» lehiaketa jarri zen abian, bi kategoriatan: entsegua eta horma-irudia. «Oso harrera ona izan zuen, 15 eta 29 urte bitarteko 79 gaztek eman baitzuten izena, eta horietatik %57 emakumeak dira», esan dute.

Azpeititik kooperazio elkarteak jaso ohi duen laguntza, beraz, oparoa suertatu da. Izan ere, gazteak trebatzen jarraitzen dute. Esaterako, «70eko hamarkadan herrialdeak bizi izan zituen gertaerak eta testuingurua eta garai hartan gazteek izan zuten zeregina kontatzen dira, eta gaur egungo ikasgaiak jasotzen dira».

2023a «erkidegoetako eta kooperatibetako beste gazte talde batzuk gaitzen» jarraituko dutela esan dute Mubike taldeko kideek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad