Azkoitia
Musika eta beroa nagusi Andre Mari eguneanSan Roke. Udal ordezkarien ohiko aurreskua egingo da eguerdian plazan. Musika emanaldiak, ur parkea, suzko erroberak edo pilota partidak izango dira gaurko egunean, besteak beste
Andre Maria eguna ospatu zuten atzo Azkoitian, eta ohikoa den bezala, elizkizunak, musika ekitaldiak eta festa giroa izan ziren protagonistak. Goizean Zubiondo Gaiteroak taldearen, eta Herriko Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak izan ziren. Eta ohiturari jarraituz, bandak eta txistulari taldeak 'Alkate soinua' eskaini zioten Ana Azkoitia alkateari bere etxe aurrean. Ondoren, Udal ordezkariak Andre Mariaren Jasokundearen parrokiara joan ziren korporazioan, musika bandak eta txistulari taldeak lagunduta, 'Alkate Soinua'-ren doinupean. Hor jendetza bildu zen meza nagusia ospatzeko. Felix Azurmendi parrokoak egin zion harrera Ana Azkoitia alkateari parrokiaren atarian, eta jarraian ordezkariak elizara sartu ziren.
Publicidad
Elizkizuna Xabier Gomezek gidatu zuen, herriko semea eta gaur egun San Feliu de Llobregat elizbarrutiko gotzania dena. Eta parrokiako abesbatzak eta Iraurgi Abesbatzak 'Euskaldunen Meza' abestu zuen, bost ahotsetara eta Carlos Muñozen gidaritzapean. Behin elizkizuna amaitutakoan, Udal ordezkariak plazaraino itzuli ziren korporazioan.
Ordurako, kalean ziren gaztetxoek hain gustuko dituzten erraldoiak eta buruhandiak. Alde batetik bestera ibili dira korrika, txikien gozamenerako.
Ondoren, Udal Musika Bandaren eta Txalkor Txistulari Taldearen kontzertua eskaini zen Kontzejupean. Bertaratutakoek doinu herrikoiak edota Philip Sparke, Naoki Tasaka edo Bert Appermont bezalako artisten obrak entzun ahal izan zituzten. Arratsaldean, bero itogarria egin bazuen ere, ekitaldi ezberdinez gozatzeko aukera izan zen. Hala nola, haurrentzako jolasak eta tailerrak, magia poteoa, antzerki ikuskizuna edota Caixabank Masters Txapelketako partidak. Gauean, aldiz, kontzertuak eta XIII. film laburren lehiaketaren proiekzioa izan ziren.
Sar Roke eguna
Festak ez du etenik izango egunotan Azkoitian. Gaur San Roke eguna ospatuko da , ekitaldi ugarirekin. Goizetik hasiko da musika doinuak entzuten Zubiondo taldeko gaiteroekin eta Txalkor txistulari taldekoekin.
10:50ean, Udal ordezkariak korporazioan joango dira Parrokiara, Txalkorreko kideek Alkate soinua jo bitartean. Meza nagusian Parrokiako abesbatzak, Iraurgi abesbatzak eta Jose Luis Frantsesena organistak parte hartuko dute gaur ere. Eguerdian erraldoi eta buruhandiak irtengo dira eta txosna gunean graffiti eta 12:15ean, Udal ordezkarien ohiko aurreskua, plazan. Jarraian, Udal Musika Bandaren eta Zubiondo taldeko gaiteroen kontzertua izango da, Kontzejupean. Eta 14:30ean bazkaria eta hitzaldia txosnagunean.
Publicidad
Arratsaldean ur-parkea egongo da Balda plazan, eta Udara Caixabank Txapelketako pilota partidak 18:00etan hasiko dira Gurean; Aldaregia eta Agirre Oskozen eta Orbegozoren kontra ariko dira. 19:00etatik aurrera, Euskorleans musika ikuskizuna, Kontzertuak txosnagunean eta Patxi eta Konpainiarekin muxikoak, eliz atarian. 23:00etatik aurrera, Suzko erroberak eta Merina Gris taldearen kontzertua, plazan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión