Munoandi aztarnategian egingo den auzolan saioan parte hartzeko aukera du nahi duen orok
Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute logistikako gaiak bideratzeko
Aurreko urteetan bezala, aurten ere Munoaundiko Burdin Aroko Herri Harresituan indusketak egiten jarraituko dute Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek, Antxoka Martinezen zuzendaritzapean. Lanak uztailaren 14tik 26ra burutuko dituzte, eta hilaren 14rako, auzolan saioa antolatu dute, interesa dutenek eurekin batera, aztarnategia irekitzen eta prestatzen laguntzeko.
Auzolanean parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute logistikako gaiak bideratzeko. Horretarako, Izaro Quevedo zuzendarikidearekin jarri behar da harremanetan iquevedo@aranzadi.eus-era idatzita. Parte-hartzea doakoa da.
Taldea, egunean bertan, goizeko 8:30ean elkartuko da Abaraxka aterpetxean, eta goizez egingo da lan. Bukatutakoan, hamaiketakoa eskainiko da eta jarraian, bisita gidatua. Mendiko botak eramatea gomendatzen dute (edo zapata egokiak mendirako), lanerako arropa egokia, zira edo jaka, eta eskularruak.
Munoaundin, zazpi hektarea inguruko azalera duen herrixka gotortuan, duela 2.400 urte, Bigarren Burdin Aroan zehar, jendea bizi zen bertan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.