Azkoitia
Maria Rosario Azkue Aguirrezabalen 100. urtebetetzeaS.U.
azkoitia.
Larunbata, 4 urria 2025, 21:00
Maria Rosario Azkue Aguirrezabal azkoitiarrak mende oso bat bete zuen atzo. 1925eko urriaren 4an jaio zen, eta Ana Azkoitia alkateak berarekin bildu nahi izan zuen Azkoitiko herriaren izenean zoriontzeko egun hunkigarri eta berezian. Alkateak lore-sorta eta Barriken iturria irudikatzen duen oroigarri bat eman zizkion. Familiak lagunduta, Maria Rosario ilusioz agertu zen, ez baitira egunero betetzen 100 urte.
Ospakizun eguna da izan zen atzo Ucin Azkue familiarentzat. Ahizparekin bizi da Maria Rosario, duela 24 urte alargundu baitzen. Lazaro Ucin Uriarekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Jose Javier, Miguel Angel eta Iñigo.
Familia eta lana izan dira bere zutabeak. Maria Rosario garai bateko Izarraitz kooperatiban ibili zen lanean, senarrak sortutako Talleres Ucin lantegian hasi aurretik. Han kontabilitateaz arduratzen zen.
Hamar hamarkadek merezi dute gogoratzea eta ospatzea. Eta horrela egin zuen, familiako bazkariarekin, eta nola ez, kandelak itzaliz.