Borrar
Hitzorduaren kartela. EAJ

Azkoitia

Jaione Ganzarain sailburuordea izango da gaur, Batzokixen Berriketan saioan

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea 18:30ean izango da Batzokian

S. U.

Azkoitia.

Asteazkena, 26 azaroa 2025, 19:57

Comenta

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea, Jaione Ganzarain, izango da gaur, hilak 27an, 18:30etik aurrera batzokian, Batzokixen Berriketan saioan.

Ganzarain industria-ingeniaritzan doktorea da, eta 2024ko irailean hartu zuen sailburuordetza kargua. Aurretik ere, eskarmentu eta lan ibilbide sendoak ditu. Besteak beste, Lortek zentro teknologikoaren zuzendari nagusia izan da 2021etik sailburuordetza hartu arte, eta irakasle eta ikerketa taldeko koordinatzailea ere bai Mondragon Unibertsitatean, berrikuntza, industria eta lurralde politikako gaiak oinarri hartuta.

«Arratsaldeko solasaldian aditu den arloetan sakonduko du bere ikuspegi estrategikoa eta teknologiarekiko eta berrikun-tzarekiko konpromisoa agerian utziz», azaldu dute EAJtik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jaione Ganzarain sailburuordea izango da gaur, Batzokixen Berriketan saioan

Jaione Ganzarain sailburuordea izango da gaur, Batzokixen Berriketan saioan