Azkoitia
Iraurgi eta Santa Kutz abesbatzek kontzertua eskainiko dute larunbat honetanEtxeko abesbatza Legazpikoarekin batera ariko da parrokian, 20:00etatik aurrera, arratsaldeko mezaren ostean
Azkoitiko Iraurgi abesbatzak antolatuta, kontzertu berezia izango da zapatu honetan Andre Mariaren Jasokundeko parrokian, 20:00etan hasita. Entzuleek doako eta kalitate handiko kultur ekitaldiaz gozatzeko aukera izango dute Azkoitian. Emanaldian, Azkoitiko Iraurgi abesbatzak eta Legazpiko Santikutz abesbatzak parte hartuko dute, elizako erretaularen aurrean giro paregabea sortuz. Dozenatik gora abesti eskainiko dituzte bi koruen artean, bakoitzak bere errepertorioa interpretatuta eta amaieran elkarlanean pieza berezi bat kantatuz.
Lehenik eta behin, Iraurgi abesbatza ariko da Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean, eta ondoren Santikutz abesbatza izango d a kantari, Marian Lasaren gidaritzapean. Azkenik, bi abesbatzek elkarrekin Miguel Mari Azpiazu azkoitiarraren 'Gaua' abestia interpretatuko dute, emanaldiari amaiera borobila emanez.
Hona hemen egitaraua: Iraurgik Dmitry Bortnianskyren Ige herouvimy, Rachmaninoffen Bogorodyitse, eta Carlos Gustavino, Dante Andreo, Silvio Rodriguez eta Xabier Sarasolaren lanak eskainiko ditu. Santikutzek, berriz, Van Berchem, Kedrov eta Urteagaren piezez gain, herri abestiak eta nazioarteko moldaketak kantatuko ditu, hala nola The lion sleeps tonight eta Can't help falling in love. Azken une hunkigarria, Gaua abestiaren bidez, bi abesbatzen ahotsez iritsiko da.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.