Azkoitia
Hautz Lokalaren 'Sue' eta Aberixe taldearen 'Benetako Kolpie', XIII. Film Laburren Lehiaketako irabazleakS.U.
azkoitia.
Larunbata, 16 abuztua 2025, 20:37
Andramari jaien baitan, XIII. Film Laburren Lehiaketako lanen proiekzioa eta sari banaketa egin zen ostiral gauean Herriko plazan.
Zazpi lan aurkeztu ziren ehiaketara eta Hautz Lokalak ekoiztutako 'Sue' filmak jaso zuen Epaimahaiaren Saria, «istorioaren borobiltasuna, detaile guztiak kontutan hartzeko gaitasuna eta istorioaren koherentziagatik».
Ikuslegoaren saria, berriz, Aberixe taldeak egindako 'Benetako Kolpie' laburmetraiarentzat izan zen, txalometruen arabera, alegia, publikoaren txalo gehien jasotako lana.
Aurtengo gaia 'Eta gertatuko balitz zer?' izan da.
Beste behin, Herriko plaza bete egin zen film laburren emanaldian, eta bertaratu zirenek ederki gozatu dute herritarrek ekoiztutako filmeez.
Udalak zorionak eman dizkie edizio honetako irabazleei eta parte hartu duten talde guztiei.
Film labur sarituak eta gainerako parte-hartzaileenak ikusi nahi dituztenek Azkoitiko Udalaren youtubeko profilean edota webgunean ikus ditzakete.