Azkoitia
Garaipena Biele ISB taldearentzat etxean, 9. jardunaldianGizonezkoen taldeak 89-61 irabazi zuen; emakumezkoen taldeak, berriz, 52-60 galdu zuen
S.U.
azkoitia.
Astelehena, 8 abendua 2025, 20:15
Azkoitiko eta Azpeitiko saskibaloi talde nagusiek Azkoitiko kiroldegian izan zuten hitzordua larunbatean. Gizonezkoen taldea izan zen garaipena lortu zuen bakarra.
Biele ISBk 89-61 irabazi zion Cultural y Deportiva Leonesari. Lehen laurdenean markagailuan atzetik joan arren (18-20), etxeko taldea nagusitu zen hurrengo hiru laurdenetan (19-14, 30-13, 22-14), merezitako garaipena lortuz.
Gizonezkoen taldearen hurrengo hitzordua, 10. jardunaldia bihar, hilaren 10ean izango da, Clinica Ponferrada SDP taldearen aurka, Leonen. Bederatzi jardunaldiren ostean eta zortzi partida irabazita, bigarren postuan daude Azkoiti-Azpeitiko taldeak sailkapen nagusian 17 punturekin, lehen sailkatuarekin berdinduta (Coto Cordoba CB Bigarren FEB). Asteburu honetan hirugarren sailkatuaren aurka neurtuko da.
Porrota emakumezkoentzat
Ez zen emaitza positiboa izan Domusa Teknik ISB-koentzat. Emakumezkoen taldeak 52-60 galdu zuen etxean Oses Construccion taldearen aurka (10-18, 11-15, 16-11 eta 15-16). 11. jardunaldian Celta Femxa Zork izango du aurkari Vigon, sailkapen nagusian bigarren dagoen taldea. Azken emaitzaren ostean, Azkoiti-Azpeitiko taldea sailkapeneko hamargarren postura erori da.