Floreaga Ikastetxera iritsi dira Olentzero eta Errege Magoak
Osteguna, 23 abendua 2021, 00:08
Floreaga Ikastetxera iritsi dira Olentzero eta Errege Magoak. Goiztiar ibili da ikazkina eta herenegun arratsaldean iritsi zen Floreagara. Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak berriz, atzo goizean egon ziren ikastetxean. Bai Olentzerok eta baita Erregeek ere, taldeka hartu zituzten umeak eskari eta desioak jaso ahal izateko. Gaur berriz, Ikastolako txanda izango da eta goizean zehar, Olentzero eta Mari Domingi gelaz gela ibiliko dira eskutitzak jasotzen.