Azkoitia
Espetxe pastoraltzak material bilketa egingo du hilaren 9tik 12ra bitarteanE. A.
Azkoitia.
Ostirala, 5 abendua 2025, 20:23
Elizbarrutiko espetxe pastoraltzak, urtero egin ohi duen moduan, Eguberrietako Kanpaina antolatu du 'Itxaropenetik askatasunerantz elkarrekin' lelopean.
Lelo horrekin bat, Azkoitiko Parrokiak material bilketa hasiko du. Abenduaren 9tik 12ra bitartean bilduko dute materiala eta horretarako, kantzelera gerturatzeko deia luzatu dute.
Hainbat material biltzeko eskaera egin dute Martutene 2025 kanpainaren barruan. Honakoa da eskatutako materialen zerrenda: barruko arropa berria, kirola egiteko arropa (galtzak, kamiseta edo jertsea), txankletak, kirol oinetakoak (39tik 46ra gizonezkoen kasuan; eta 37tik 40ta, emakumezkoetan), turroi biguna, tabako gorria eta metxeroak, zigiluak, gutunazal eta boligrafoak; eta azazkal mozkailu txikiak.
Parrokiatik herritarrak animatu nahi dira Gabon sasoi honetan laguntza ematera. «Zuen eskuzabaltasunak, pertsona guztiengana iristea ahalbidetzen du, eta Martuteneko espetxean, Elizaren presentzia bizirik manten-tzea», diote.