Las diez noticias clave de la jornada
Errekatxiki. Jolaserako elementuak jartzeko proiektua da hau.

Aranerrekako ingurua biziberritzeko proiektua abiatuko du Udalak

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Jueves, 12 de julio 2018, 00:26

Aranerreka erreka eta honen ingurua biziberritzeko asmoari ekin dio Udalak. Horretarako, hainbat egitasmo abiatuko ditu hurrengo hilabetean; alde batetik, Aranerrekaren uraren kalitatea aztertuko du eta erreka garbitzeko neurriak hartuko ditu; eta, beste alde batetik, Errekatxikiko parkean jolasgune bat jarriko du.

Publicidad

Hain zuzen ere, Añarbeko Urak, bere 50. urteurrena dela eta, egitasmo garrantzitsua abiatu du: mankomunitateko udalerriek urarekin zerikusia duten ekintzak finantzatzeko programa. Hain justu, udalak diru-laguntza hori Aranarreka garbitzeko erabili nahi du, eta Ekolur enpresari adjudikatu zaio zeregina.

Aranerreka Artxubieta eta Arratzaingo eremuan sortu, Usurbilgo 'kaxkoa' zeharkatu eta Oria ibaian amaitzen den errekastoa da. 'Kaxkoa' zeharkatzen duen erreka izanik, gizakiaren eragina pairatu behar izan du, eta pairatzen jarraitzen du. Edonola ere, funtzio garrantzitsua bete izan du erreka horrek urteetan zehar usurbildarrentzat, eta, gaur egun ere, aisialdirako gune berde garrantzitsuenetako bat da. Hain zuzen, espazio horren erabilera areagotzeko helburuz, Aranerrekari aire berri bat eman nahi dio udalak, eta usurbildarrek erreka horrekin duten harremana indartu horrela. Berriki, gainera, Aranerreka elkartea sortu berri da, besteak beste, asmo horretarako.

Esan bezala, lehen urratsa errekaren ur kalitatea aztertzea izango da. Horretarako, lehenik, saneamendu azpiegiturak ikuskatuko ditu Ekolurrek. Ez dira baserri asko bertara isurtzen dutenak, baina, edozein kasuan, ikuskaritza-lanak egingo dira epe laburrean, isurketak neurtzeko. Seguruena, abuztuan bertan. Behin egoera eta arazoak identifikatuta, udazkenean Aranerrekaren ur kalitatea hobetuko luketen ekintzak gauzatzea aurreikusten da. Egingo diren inbertsio eta ekintza guztien berri herritarrei emango zaie, horretarako, propio sortuko diren bitarteko komunikatiboen bidez. Abendurako amaituta izatea aurreikusten da. Orotara, proiektu honek 10.000 euroko aurrekontua du.

Erreka garbitzearekin bat, erreka ingurua ere biziberritu nahi du udalak. Horretarako, lehenik, Kalezarrera doazen eskailerak berritu ditu. Amaitzear daude lanak. Eta, bestetik, eremu berdean jolaserako elementuak jarriko ditu. Hain zuzen, espazio publikoa berrantolatzeko egindako Kale Irekiak parte-hartze prozesuan herriko haurrekin egindako saioetan egindako eskaera izan zen horixe bera: parkean jolaserako elementuak jartzeko. Urak Bide taldeak osatu du proiektua. Hala, ingurua kontuan hartuta eta integrazioa zainduz atonduko da parkea.

Publicidad

Usurbil Kirol Elkartea

Larunbatean, hilaren 14an, Usurbil Kirol Elkartearen batzarra izango da Potxoenean. 11.00etan jarri dute hitzordua eta bigarren deialdia, berriz, 11.30ean izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad