Borrar
Herri azokako zenbait partaide.

III. Herri Azoka datorren larunbatean egingo da

Asteazkenean mahai ingurua izango da, 'Zestoa 2025 zer erronka eta aukera ditugu herri bezala' gaia harturik

K. ARRIZABALAGA

Domingo, 14 de mayo 2017, 00:15

Herriko ekimen ezberdinen erakusleiho izan nahi du aurtengo azokak. Herrian bertan ekoiztu eta lantzen direnaz gain, izango du bestelakorik azoka honek, «belaunaldi ezberdinak lotzeko parada ematen digu honek. Guztion Zestoa guztion artean osatzen dugulako aniztasun kolorez beteko dugu aurtengoan ere herriko plaza», diote antolatzaileek.

Azokak balioan jarri nahi ditu bertako artisautza eta hauen lana, beste hainbat eragileena ere bai, eta horretaz gain izango da bestelako gonbidatu berezirik, esate baterako Azpeitiko Antxieta arkeologia taldea, edo Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkartea, era honetan, bi elkarte hauei esker «gure historiaz eta bertako istoriei lekua egiteko azokan». Eta Zestoako historiaz gehiago jakiteko parada ere izango da Vicente Davilaren eskutik.

Horretaz gain trikitilari taldea, bigarren eskuko azoka, herriko hainbat eragile, ekoizle eta kultur taldeen postuak, haurrentzat jolasak, ipuin kontalariak, txalapartariak, eta abar luze bat izango da egun guzian zehar.

Mahai ingurua

Ekimen honen baitan, asteazken honetan, 19:30ean, mahai inguru interesgarria antolatu da Portale kultur elkartean (lehen Alkorta taberna zena). Bertan lau herritarrek, Onintza Irureta, Vicente Davila, Maider Arregi eta Joseba Illarramendi, 'Zestoa 2025 zer erronka eta aukera ditugu herri bezala' gaia jorratuko dute Nagore Telleria kazetariaren gidaritzapean. Ez galtzeko mahai ingurua dudarik gabe.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco III. Herri Azoka datorren larunbatean egingo da

III. Herri Azoka datorren larunbatean egingo da