Las diez noticias clave de la jornada

Urnieta

Maiatzaren 18an Euskaraldiko bazkari herrikoia ospatuko da Plazido Musikan

J. F. M.

URNIETA.

Sábado, 10 de mayo 2025, 21:02

Euskaraldiko programazioaren barruan, maiatzaren 18an ospatuko da ekitaldi nagusia. Egun horretarako antolaturiko ekintzen artean herri bazkaria dago. Plazido Muxika plazan egingo da bazkaria, arratsaldeko 14:00etatik aurrera.

Publicidad

Bazkarira joan nahi dutenek ondorengo lekuetan eskura ditzakete txartelak: Kantoi, Bikain, Matxo eta Gazte Informazio Puntua. Haurrentzako menua 12 erurokoa izango da eta helduentzakoa 22. Menu beganoa ere egongo da.

Salestarrak

Gaur, maiatzaren 11n, Klub Salestarren Topaketa ospatuko da Urnietan. Kantabria, Euskadi eta Nafarroako salestarren 12 gazte-zentrotako haurrak bilduko dira. 600 parte-hartzaile elkartuko dira, animatzaileek lagunduta, jolas eta tailer jardunaldi baterako. Adiskidetasunerako eta etorkizun hobe baten itxaropenerako hitzordua izango da, 'Hop, hop, hope' leloarekin.

Zilegi Astea

Bihar hasiko Zilegi Astea Urnietan eta ostegunera arte hainbat saio eskainiko dira herrian, Zilegi eskolak antolatuta. Bihar saio bat antolatuko da, arratsaldeko 6:00etan Lekaio kultur etxean. Tailerra izango da eta 'Magiaren magia' da izenburua.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad