Las diez noticias clave de la jornada

Urnieta

Bueltan dira 0-6 urte bitarteko haurrei zuzenduriko irakurketa saioak

El Diario Vasco

Urnieta

Jueves, 13 de marzo 2025, 20:12

Herriko txikienen artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz antolaturiko saioek aurreko urtean izan zuten erantzun bikaina ikusita, hitzordu berriak programatzea erabaki du Urnietako Udaleko Kultura sailak. Oraingoan ere Mestiza Elkarte Artistiko Soziokulturala bidaratzen ari da saioak.

Publicidad

'Liburu baby kluba' 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Haurrek heldu baten laguntzarekin joan beharko dute saioetara, eta hura ere jardueraren partaide izango da, funtsezkoa baita gurasoek edo tutoreek ere prozesuan parte hartzea, bertan hasitako bideak etxean jarraipena izan dezan. Saioak Lekaio kultur etxeko areto nagusian garatzen dira eta lehenengo aste honetan izan da. Hurrengo zita martxoaren 26an osputako da, arratsaldeko 17:00etan.

Bestalde 'Liburu txiki kluba'-ren dinamika berdina izango da, baina kasu honetan, 4-6 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Hemen helduen parte hartzea hautazkoa izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad