Lasarte
Arabaolaza, II. Imanol Lizardi Sariketan garaileOstirala, 5 abendua 2025, 20:23
II. Imanol Lizardi Sariketa antolatu zuten Udalak eta Ttakun elkarteak, Earra! Bertso Eskolaren laguntzarekin, Mirentxuko aretoan. Sei bertsolari gaztek hartu zuten parte eta hainbat froga ondoren, bildutako puntuekin, Gallastegi eta Arabaolaza sailkatu ziren buruz burukora. Azkenik, bigarren edizio honetako irabazlea Kattalin Arabaolaza izan zen. Gipuzkoarrari sari ekonomikoa, oroigarria eta zapia jarri zion Imanol Lizardiren alargun Ana Eizmendik.