Igandean, festa egun handia Artikutzan
San Agustin eguna ·
Bi urte eta gero, musika eta jai giroa nagusituko dira Artikutzako herrixka inguruan. Pilotariak, herri kirolariak, trikitilariak... izango dira egunean zeharSan Agustin eguna egun berezia da goizuetarrentzat. Igandean, askok Artiku-tzara joko dute, ohitura jarraituz, bertan jai giroan murgiltzeko asmoz. Covid 19ko pandemiak bi urtez bertan behera utzi ondoren, aurten Artikutzako San Agustin eguneko jai tradizionala berreskuratuko da eta bertan topo egingo dute inguruko herrietako lagunek. Ohi bezala, abuztuaren 28an Artikutzako ateak irekiko dira, nahi duen orok leku adierazgarri honetara hurbildu eta ezagutu ahal izan dezan eta egun ederbat pasatzeko aukera paregabea izango dute.
Publicidad
Artikutzako herrixkan, Goizueta, Lesaka, Oiartzun, Donostia, Errenteria, Irundik eta inguruko beste herri batzuetatik ere jende asko hurbiltzen da eta aurten ez dute hutsik egingo. Eguna mezarekin hasiko da beti bezala, goizeko 11:00etan izaten ohi da. bertan, Iñaxio Azkoaga eta Jesus sotil apaizak izan ziren azken edizioan. Ondoren, Goizueta eta Oiartzungo eskoletako pilotariek pilota-partida jokatuko dituzte. Arratsaldean berriz, musika eta dantzaldia izango dira. Herri kirol jaialdia ere antoaltzen da, txingalariak, harri jasotzaileak eta aizkolariak euren saioa eskainiko dutelarik. Eguna amaitzeko dantzaldia izango da.
Bestaldem artisauen lanak eta Euskal Herriko hainbat produktu dastatzeko eta erosteko aukera ere izango dute bisitariek plaza inguruan jartzen diren postuetan. Sabela betetzeko berriz, gazta eta taloak izango dira udazkeneko kutsua zabalduz. Ez da jana edo edaria lortzeko aukera nbakarra izango, bi taberna ere zabaltzen baitira propio egun horretarako.
Artikutzako, Donostiako Udalaren jabego pribatua izan arren 1919tik, Goizuetako lurretan dago eta gustuko dute goizuetarrek bertara hurbildu eta egun pasa egitea bazkaria eta guzti joanez, San Agustin egunean. Aurten ere ez dute hutsik egingo, festak pasa berriak dituzten honetan.
Eremu babestua
Oiartzun, Lesaka, Arantza, Zubieta, Labaien eta Goizuetako mendiek inguratzen dute 3.700 hektareatako ingurua, barruan 6 milioi zuhaitz inguruko baso zabala gordetzen duelarik.
Pagadiak, hariztiak eta hagin sailak. Gaur egun, eta ia 100 urtez babestu ondoren, Artikutzako azaleraren %90 baso da. Pagoa da espezie nagusia, eta pagadiak osatzen du baso azaleren ia erdia. Azken urteetan gizakiaren esku-hartzerik izan ez denez, helduarora arte garatu dira. Azaleraz gain, azpimarratzekoa da pago lepatu zahar asko eta hildako egur ugari izatea ere; izan ere, bai badaude hainbat espezie bizirik irauteko hildako egur hori behar dutenak. 2004. urtean, Natura 2000 Sarearen parte izatera pasa zen Artikutza (espezieak eta haien habitatak babestera bideratutako natur guneen Europako sarera), eta Nafarroan dauden Garrantzia Komunitarioko 42 Lekuetako (GKL) bat da orain.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión