Las diez noticias clave de la jornada

Astigarraga

Santiago Zeharra bidea itxita ibilgailuentzat, Arkubide parean, irailaren amaiera arte

Martes, 19 de agosto 2025, 20:57

Añarberen ur hornidurako hodiaren obren ondorioz, Santiago Zeharra bidea, Arkubide parean, ibilgailuentzat itxita dagoela gogorazi nahi zaie herritarrei. Pasa den astelehen honetatik, abuztuaren 18tik, irailaren amaiera arte egongo da itxista (oinezkoentzat pasabidea libre egongo da, dena dela).

Publicidad

Hori dela eta, autoz Santiagomendira joateko (auzora, ermita inguruetara eta abar), Oiarbide-Ioltza bidea erabili beharko da. «Herritarroi eskatzen dizuegu eremu horietan arretaz ibili eta bide seinaleak errespetatzeko», azaldu nahi izan dute Udaletik.

Hoditeriaren lanak

Bestetik, Iparralde bideko eta Kale Nagusiko lanak amaitzear daudela ere aurreratu dute. «Une honetan azken erremate eta konponketak egiten ari dira eta epe laburrean egingo dira azken zatia asfaltatzeko eta margotzeko lanak», adierazi dute arduradunek. Gauzak ondo bidean, Añarbeko hoditeriaren Astigarragako lanak urria edo azaroan behin betiko amaituta egongo direla aurreikusten da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad