Goizueta
Asteburu bizia Goizuetako festetanPenarekin, baina bost egun giro ederrean pasatu ostean, amaierara iritsi dira udalerri honetako jaiak
Festaz eta jardueraz betetako asteburua izan da azken hau, batez ere Goizueako bizilagunentzat. Aurten ere, Buruntzaldean bizi diren pertsona askok bisitatu dute Nafarroako udalerri hau. Ostegunean hasi ziren jaiak txupinazoarekin eta atzo arte programazio oparoaz gozatzeko aukera izan dute: herri kirolak, bertsolariak, bazkari eta afari herrikoiak, apar festa, dantzaldiak, Sagardo dastaketa, txarangak... Baina gauza guztiak bezala, amaierara iritsi dira Goizuetako festak ere. Hori bai, atzo egun haundia izan zuten bukaera borobila emateko. Herriko Peñen Eguna ospatu zuten, betiko bazkari, pilota partiduak, kalejira eta dantzaldiarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión