Las diez noticias clave de la jornada
Oihana Maritorena, Iñigo Aranburu, Zuhaitz Gurrutxaga eta Nerea Iriarte.

Hondarribia

Auditorioa 'Escape room' batean bihurtuko du gaur Txalo konpainiak

Zuhaitz Gurrutxaga, Oihana Maritorena, Nerea Iriarte eta Iñigo Aranburu dira antzezleak

Viernes, 25 de julio 2025, 21:03

Antzerkiaren txanda da gaur auditorioan, 20:00etatik aurrera. Bi ordu lehenago zabalduko da lehiatila, zortzi euro balio duten sarreak saltzeko, erdia hemezortzi urtez beherakoentzat.

Publicidad

Txalo Produkzioak-ek 'Escape room' antzezlana estreinatuko du, Joel Joan eta Hector Claramuntek idatzi eta Begoña Bilbaok zuzendua. Antzezleak, aldiz, Zuhaitz Gurrutxaga, Oihana Maritorena, Nerea Iriarte eta Iñigo Aranburu dira.

Sinopsiak dioenez, «inguruko auzo bateko kontenedore batean gizon baten gorputza erabat zatitua azaldu zen, eta betidanik lagun minak izan diren bi bikote escape room bat egiteko gelditu dira. Primeran pasako dutela pentsatzen dute, bakoitzaren inteligentzia martxan jarri eta parra etengabe egingo dutelakoan... Baina gelako atea golpetik isten denean, gauza arraroak pasatzen hasiko dira».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad