Borrar
Soraluzeko haur talde bat Gure Zirkura egindako bisita batean. UDALA

Soraluze

Datorren ikasturteko haur eta gazteentzako aisialdiko eskaintza era bateratuan jaso dute

Egitasmo honen helburua da «familiek adin bakoitzerako Soraluzen dauden aukera guztien berri modu bateratu eta ordenatuan jasotzea»

Jabi Leon

Soraluze

Martes, 10 de junio 2025, 20:29

Soraluzeko Udalak 2025-2026 ikasturterako haurren eta gaztetxoen aisialdi-eskaintza bateratua biltzen duen eskuorria argitaratu du, herriko hezkuntza ez formaleko eragile zein elkarteekin elkarlanean.

Argitalpen berri honekin «herriko familiek adin bakoitzerako Soraluzen dauden aukera guztien berri modu bateratu eta ordenatuan jasotzea» nahi da.

Izan ere, Udalak zein herriko hezkuntza ez formaleko eragileek eta elkarteek orain arte ez zegoen familientzako tresna baten beharra ikusi zuten, haien seme-alaben aisialdi-eskaintza antolatzeko.

Hori dela eta, datorren ikasturterako herriko haurrek eta gaztetxoek eskuragarri izango duten aisialdi-eskaintza osoa jasotzen duen eskuorri bat kaletatu dute; eta horri esker «izen-emate garaia hasten denerako, familiek aukera guztien berri izango dute».

Izen-emate batzuk, irekita

Soraluze herri txikia izanik ere, aisialdi-eskaintza zabala dauka; baina batzuetan familientzat ez da erraza izan adin bakoitzean zein aukera dagoen jakitea eta nora jo izena emateko.

Orain, aisialdi-eskaintza bateratua biltzen duen eskuorria kaleratuta, arazo hori konponduta geratuko da. Izan ere, bertan «aisialdi-eskaintza bakoitzaren barruan eskaintzen den adin tartea, harremanetarako kontaktua, izen-emate epeak eta ohar bereziak jasotzen dira».

Edonola ere, Soraluzeko gaztetxoek dagoeneko eman dezakete izena Udalak 2025-2026 ikasturteko antolatu dituen 'Zirkoa' eta 'Bertsolaritza' ikastaroetan. Tailer horien helburuak «haurren sormena lantzea eta beren garapen fisiko, emozional eta intelektualari laguntzea» dira. Zirko eta Bertsolaritza tailerrak arloko adituek zuzenduko dituzte eta 10 hilabeteko iraupena izango dute, 2025eko urritik 2026ko maiatzera bitartean, hain zuzen ere.

HH4 eta DBH arteko haurrei zuzenduta, Zirko tailerra Arrate Espillak emango du eta prezioa hilean 20 eurokoa izango da.

Bertsolaritza tailerra, berriz, LH4-DBH arteko haurrentzat izango da eta Eneko Beretxinagak eskainiko du (prezioa hilean 10 eurokoa da).

Bi tailer horietarako izena on-line zabaltutako galdetegiaren bitartez edo Udaletxeko Harrera Bulegoan eman daiteke (prezioaren %75a arteko hobariak daude eta horiek eskuratzeko matrikula aurrez aurre egin beharko da).

Bestalde, Ludotekak eta Gaztelekuak ikasturte berri bati ekingo diote irailean eta interesatuek gaurtik hilaren 22ra bitartean eman ahalko dute izena. Behin data hori pasata, plaza libreak dauden neurrian onartuko dira matrikulazio berriak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Datorren ikasturteko haur eta gazteentzako aisialdiko eskaintza era bateratuan jaso dute

Datorren ikasturteko haur eta gazteentzako aisialdiko eskaintza era bateratuan jaso dute