Borrar

Mutriku

Jurgi Ekizak bakarkako bigarren diskoa aurkeztuko du igandean moilan

J. L.

mutriku.

Osteguna, 18 iraila 2025, 20:11

Comenta

Musikazaleek etenaldia egin duen Willis Drummond talde ezaguneko kantaria eta gitarrista den Jurgi Ekizaren kontzertu bereziarekin gozatzeko aukera izango dute igandean (18:30ean) Mutrikuko Kofradia Zaharreko moilan (eguraldi txarra bada bertako arkupetan).

Mutrikuko Rock Kolektiboak Udalaren laguntzarekin antolatutako emanaldi horretan, Ekizak 'Argitzala' bakarkako bigarren lana aurkeztuko du herritarren aurrean.

Mutrikuko Rock Kolektibotik jakinarazi dutenez, albuma modu berezi batean aurkeztera dator Ekiza: bakar bakarrik ezsenatokian. «Alde batetik, kanta batzuk modu intimista eta gordin batean emanez; baina bestetik, abesti batzuk modu apainduago batean proposatuz ere».

Beraz, igandekoa Ekizaren diska berria zuzenean gozatzeko eta bizitzeko «galdu ezin den aukera» da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jurgi Ekizak bakarkako bigarren diskoa aurkeztuko du igandean moilan