Borrar

Mutriku

Garai bateko euskal ezkontza ospatuko dute larunbat honetan zehar herrian

Jabi Leon

Mutriku

Jueves, 29 de mayo 2025, 19:57

Gure Ametsa dantza taldeak antolatuta, garai bateko euskal ezkontza irudikatu eta ospatuko dute larunbat honetan zehar Mutrikun.

Jardunaldia abiatzeko ezkondeia egingo dute 10:00etan, sirena hotsez, portuan.

Ondoren, aguazilaren bandua irakurriko dute eta dultzaineroen kalejira hasiko da.

Hori amaituta, ezkonkideen kalejira egongo da, komendutik Beheko Plazara, 11:30ean hasita; eta ordubete beranduago ezkontza bera ospatuko da, Goiko plazan. Horrekin batera festa lehertuko da herrian eta euskal ezkontzan parte hartzeko izena eman duten herritarrek (ezkonkideen senideak, gonbidatuak...) Egañaneko frontoira abiatuko dira, bertan bazkaldu eta Eingo taldearen musikarekin dantzan aritzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Garai bateko euskal ezkontza ospatuko dute larunbat honetan zehar herrian