Borrar
Pertsonai mitologikoekin Madalen auzoan egindako aurreko Solstizio eguneko antzezlana. MADALEN AUZO ELKARTEA

Mutriku

Euskal mitologiarekin hitzordua, gaur gauean Madalen auzoan

Jatorri ezberdineko auzotar ugari aterako dira anfiteatrora, hainbat pertsonai mitologikoekin batera, Solstizio eguneko antzezlana taularatzeko

Jabi Leon

MUTRIKU.

Viernes, 20 de junio 2025, 21:07

Mutrikuarrek eta herrira bertaratzen diren guztiek euskal mitologiarekin hitzordua dute gaur, 23:00etan, Madalen auzoan. Izan ere, bertako auzotarrek urtetik urtera asko indartzen ari den Solstizio egunaren edizio berria ospatuko dute gaur Madalenako anfiteatroaren bueltan. Esan beharrik ez dago euskal kulturak, tradizioak, mitologiak eta festak bat egingo dutela bertan.

Edonola ere, Madalen auzo elkarteak larunbat honetarako prestatu duen egitaraua 18:00etan abiatuko da, festaren harira jarriko duten barraren irekierarekin. Ondoren (19:30ean) txupinazoa botako dute; eta horren jarraian Mutrikuko kale eta plazetan zehar ibiliko den kalejira bitxiari hasiera emango diote.

Kalejira horretan Gaueko pertsonai mitologikoa herriko haur eta helduek izandako bizipen txarrak jasotzen arituko da; baina ez da bakarrik izango. Berarekin Basajaun eta auzoko sorgin nagusiak egongo dira, Samiela ikastetxeko 30 bat umerekin batera.

Mutrikuko herrigunea zeharkatu ondoren, kalejiran parte hartuko dutenek eta ekitaldira batuko diren herritarrak Madalen auzora igoko dira berriro ere, denak elkarrekin. Behin hara heltzerakoan bertaratutakoek pintxoak jateko aukera izango dute, DJ Urgozok bere musikarekin unea girotzen duen bitartean.

Horrela Solstizio Eguneko unerik garrantzitsuena ailegauko da: 23:00etan hasiko den eta antzerkia eta sua uztartuko dituen ikuskizuna. Madalen auzo elkarteko kidea den Axular Arizmendik aurreratu duenez, antzezlan horretan Mari, Gaueko, Basajaun, Lamia, Akerbeltz eta sorginak agertuko dira; eta beraiekin batera jatorri eta kultura ezberdineko auzotar ugari igoko dira oholtzara.

Soinu eta argiztapen indartsua izango duen emanaldi horrekin, ondorengo mezua zabaldu nahi dute Madalen auzoko bizilagunek: «natura ahultzen doa eta mundua gaixorik dago. Horregatik, lurra sua, haizea eta ura inbokatuko ditugu, pertsonai mitologikoekin eta sorginekin batera, mundua eta natura osatzen hasi daitezen».

Antzerkia amaitzerakoan dantzaldia egongo da, eta nahi dutenek pertsonai mitologikoekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute. Mutrikuar eta bisitari guztiak gonbidatuta daude.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal mitologiarekin hitzordua, gaur gauean Madalen auzoan

Euskal mitologiarekin hitzordua, gaur gauean Madalen auzoan