Mutriku
Euskal Herriko Sokatira txapelketaren bigarren jardunaldia, bihar GaldonanJabi Leon
mutriku.
Jueves, 26 de junio 2025, 20:52
Euskal Herriko lur gaineko Sokatira txapelketaren bigarren jardunaldia larunbat honetan jokatuko da Mutrikun. Kirol proba 18.00etan hasiko da, Galdona auzoko kafetegiaren atzekaldean, hain zuzen ere.
Gizonezkoen proban (600 kilo barne) Gaztedi, Goiherri eta Goiherri-Akelarre taldeek hartuko dute parte; eta emakumezkoen proban (540 kilo barne) Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri, Goiherri-Akelarre eta Mutriku.
Mutrikuko taldea orain dela urtebete hasi zen sokatiran, eta hasieratik taldeko kideak teknika eta talde izaera sendotzen aritu dira, beti ere, «plazara irtetzerakoan ahalik eta itxura onena emateko».
Euskal Herriko lur gaineko Sokatira txapelketaren biharko jardunaldia etxean izanik, Mutrikuko sokatira taldeak herritarrak animatu nahi ditu Galdonara bertaratzera.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.