Borrar

Mutriku

Arraun taldeko udako eskolan aritzeko izena ekainaren 10era arte eman daiteke

J. L.

mutriku.

Jueves, 8 de mayo 2025, 20:10

Aurreko urteotan bezala, Mutriku Arraun Taldeak arraunean ikasteko eta lagun artean disfrutatzeko ikastaroa eskainiko du aurtengo udako oporraldietan ere.

2025eko udako arraun eskola ekainaren 30etik uztailaren 15era arte izango da eta saioak astelehenetik ostiralera egingo dira, 10:00etatik 12:30era bitartean, hain zuzen ere.

Arraun Taldeko udako ikastaroan LH6tik DBH4ra arteko haur eta gaztetxo guztiek har dezakete parte.

Matrikularen prezioa 50 eurokoa da eta interesatuek ekainaren 10era arte eman dezakete izena mutrikuarrauneskola@gmail.com helbide elektronikora idatziz edo 688 865 392 telefono zenbakira WhatsApp mezua bidalita.

Izena ematerakoan ondorengo datuak eman behar dira: umearen izena eta bi abizenak, jaiotze data eta kontakturako telefono zenbaki bat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arraun taldeko udako eskolan aritzeko izena ekainaren 10era arte eman daiteke