Elgoibar
Usurbilgo Udarregik ikastolen arteko erronka irabazi zuen, eta Tolosako Laskorainek bideo lehiaketaren sariaKilometroak25 festa zela eta, Gipuzkoako 23 ikastola ezberdinetako ikasleen partaidetzarekin erronka egin zen igandean goizean zehar, Elgoibarko hainbat plaza, txoko edota udal instalakuntzetan.
Gazteek giro ezin hobean jardun zuten egunerako prestatutako probak egiten eta puntuak ba-tzen. Azkenean, erronkaren lehen saria Usurbilgo Udarregi Ikastolako gazteentzat izan zen. Bigarren postuan Zarautzeko Salbatore Mitxelena Ikastolako taldea sailkatu zen eta hirugarrenean Ordiziako Jakintza Ikastola.
Bestalde, Kilometroak jaiaren Bideo lehiaketako irabazlea Tolosako Laskorain ikastolako taldea suertatu zen (bideoak 1727 atsegin dut lortu zituen); bigarren saria Jakintza ikastolak eskuratu zuen (1623 atsegin dut) eta hirugarrena Salbatore Mitxelena ikastolak (1518 atsegin dut).