Borrar
Ikastaroan parte hartu duten gazteak saio praktiko batean, La Arboledako aterpetxean. Debabarrenako Udalak
Debabarrena

Haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua ateratzeko ikastaro bat baino askoz gehiago

Eskualdeko 27 gazte aritu dira Debabarreneko Udalek Eusko Jaurlaritzak homologatutako begirale titulu ofiziala eskuratzeko antolatutako ikastaroan

Jabi Leon

Debabarrena

Sábado, 5 de julio 2025

Azken urteotan haur eta gaztetxoekin lan egiteko begirale titulua atera nahi izan dutenek horretarako aukera izan dute Euskal Herritik kanpo, adibidez, Burgosen. Kasu horietan bi asteko edo bi asteburuko prestakuntza nahikoa izan ohi da epe motzean aisialdirako begirale titulua lortzeko.

Horretaz jabetuta, Debabarreneko Udalek orain dela urte asko elkarlanean antolatu zuten eta arrazoi ezberdinengatik egiteari utzi zioten begirale ikastaroa berreskuratzea erabaki zuten amaitu berri den 2024/2025 ikasturtearen hasieran.

Ikastaro horrek ez dauka zerikusirik Euskal Herritik kanpo antolatzen direnekin. Izan ere, prestakuntza ez da bi aste edo bi asteburura mugatzen; ikasturte osoko larunbatetan eta hiru asteburutan garatzen da. Gainera, esan beharrik ez dago formakuntza euskaraz eskaintzen dela.

Debabarreneko Udaletik azaldu dutenez, «eskualdeko herrietan gehiago baloratzen dugu euskaraz egindako begirale ikastaroa. Gainera, hemengo ikastaroetan 150 orduko atal teorikoa eta 160 orduko atal praktikoa gainditu behar izaten dute ikasleek Eusko Jaurlaritzak homologatutako 'Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale' titulu ofiziala eskuratzeko». Ondorioz, «askoz prestakuntza hobea jasotzen dute gazteek horrelako ikastaroetan», nabarmentzen dute.

Edonola ere, eskualdeko Udalek amaitu berri den ikasturterako antolatutako begirale ikastaroak dagoeneko amaitu du bere ibilbidea eta, guztira, Debabarreneko 27 lagun izan dira ikastaroa bukatu dutenak: Eibartik 9, Mutrikutik 6, Mendarotik 5, Debatik 3, Soraluzetik 2 eta Elgoibartik beste 2.

Praktikaldia bukatu ondoren, 27 gazte horiek Jaurlaritzak homologatutako 'Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale' titulu ofiziala eskuratuko dute.

Lortutako arrakasta ikusita, datorren ikasturtean ere ikastaroa eskainiko dute Debabarreneko udalek.

Izena emateko epea, irekita

2025/2026 ikasturtean Eusko Jaurlaritzak homologatutako 'Haur eta gazteen aisialdirako begirale' titulu ofiziala atera nahi duten Debabarreneko bizilagunek irailaren 19ra arte eman dezakete parte hartzeko izena Interneteko labur.eus/debabarrenabegirale loturaren bitartez.

Eskualdeko Udalek antolatutako ikastaroa euskaraz izango da, eta parte hartu ahal izateko ikasleek 18 urte izan beharko dituzte atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2026ko ekainaren 30erako.

Ikastaroaren atal teorikoa (150 ordu) era praktikoan gauzatuko da, urritik 2026ko maiatzera bitartean eta bederatzi larunbatetan, hain zuzen ere. Ikastaroan, gainera, asteburu osoko hiru egonaldi egingo dira La Arboledako aterpetxean. Atal praktikoari dagokionez «boluntario gisa bete beharreko 160 aisialdi-ordu izango dira».

Larunbatetako saioak 9:30etik 18:30era bitartean egingo dira, Eibarren edo Elgoibarren (izen-ematearen arabera).

Ikastaroaren prezioa 300 eurokoa da baina Debabarrenean erroldatuta daudenek matrikularen erdia ordainduko dute soilik, 150 euro.

Informazio gehiago nahi duenak eibarrenakebai@gmail.com helbidera idatzi edo 943 708 426 eta 688 854 965 telefono zenbakietara dei egin dezake.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua ateratzeko ikastaro bat baino askoz gehiago

Haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua ateratzeko ikastaro bat baino askoz gehiago