Las diez noticias clave de la jornada
Euskaraldiari babesa emateko jarritako Photocoll-era gerturatu ziren hainbat herritar. BARREN
Elgoibar

«Euskaraldia egiten jarraitu behar dugu, baina berrikuntzak behar dituela uste dugu»

Euskaraldia Taldearentzat ariketa «oso balekoa» da euskararen erabilera areagotzeko, baina uste du azken edizioan «indarra galdu» duela

Viernes, 17 de febrero 2023, 00:07

Elgoibarko Euskaraldia Taldeak orain dela bi hilabete inguru amaitu zen Euskaraldia ariketa sozialaren hirugarren edizioaren balorazioa aurkeztu du.

Publicidad

Taldea osatzen duten eragile eta norbanakoen ustetan «Euskaraldia oso baleko ariketa da euskararen erabilera areagotu eta elgoibartarron hizkuntza-ohituretan eragiteko». Horregatik, «Euskaraldia egiten jarraitzearen alde» agertzen dira. Hori bai, Euskaraldia Taldearen ustetan ariketak «indarra eta eraginkortasuna galdu du» azken edizioan eta horregatik aurrera begira «berrikun-tzak» behar dituelakoan dago.

Euskaraldiaren hirugarren edizioan 1.515 lagunek eman zuten izena Elgoibarren (%72k ahobizi rola aukeratu zuten eta %28k belarriprest). Era berean, 103 entitatek eman zuten izena eta 366 arigune sortu ziren.

Datuei erreparatuz, Elgoibarko Euskaraldia Taldea osatzen dutenek argi dute ekimenak baduela atxikimendua elgoibartarron artean, «baina jendearen ariketarekiko konpromisoak edota ardurak behera egin duelakoan» daude.

Taldekoen ustetan, «lehen edizioak eragin handia izan zuen, jendeak ilusio handiarekin hartu zuen proposamena, baina badirudi ariketak indarra galdu duela, eta hasieratik hona jaitsi egin dela haren eraginkortasuna. Txapak, adibidez, azken edizio honetan oso gutxi ikusi diren sentsazioa daukagu». Gainera, «Euskaraldiak euskararen aldeko kanpaina kutsua hartzeko arriskua ikusten dugu, eta hori da saihestu nahi duguna», azpimarratzen dute.

Publicidad

Ariketaren laugarren edizioari begira, Elgoibarko talde eragileak uste du «moldaketa batzuk» egin behar direla, «ilusioa berreskuratu eta Euskaraldiaren garrantzia eta beharra jendarteratzeko».

Taldea ariketa egiteko garaia bera ere aztertu behar dela uste du: «Orain arte neguan egin da, eta negua garai iluna da, kalean jende gutxiago egoten da, eta harreman sozialak gutxitzen dira».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad