Markeskuak zazpi ikastaro hartuko ditu UEUko udazkeneko eskaintzan

Formakuntza. Markeskua jauregia UEUko egoitza da 2000. urtetik eta bertan hainbat gela ditu ikastaroak jorratzeko.
/FÉLIX MORQUECHO
Formakuntza. Markeskua jauregia UEUko egoitza da 2000. urtetik eta bertan hainbat gela ditu ikastaroak jorratzeko. / FÉLIX MORQUECHO

Beste sei antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak internet bidez on-line metodologia jarraituz

Félix Morquecho
FÉLIX MORQUECHOEIBAR.

Zuhaitzetatik hostoak eror-tzen diren bezala, egutegiak ere bere orriak galtzen ditu ezinbestean. Uda bukatzear dagoenean urruti gera-tzen dira udako ikastaroak, UEUren jatorrizkoak hain zuzen ere. Baina erakunde honen jarduera ez da oporretara mugatzen jada. Nahiz eta urtaro aldaketa oraindik ailegatu ez, dagoeneko udazkeneko ikastaroak plazaratu ditu Udako Euskal Unibertsitateak. Guztira 13 ikastaro egongo dira aurten, batzuk Eibarko Markeskua jauregiko geletan eta besteak internet bidez on-line modalitatean.

Etengabeko prestakuntza jorra-tzen du UEUk eta ikasleen profilak zerikusi zuzena du horretan. Azken urteetan gehiengoa 30 eta 35 urte artekoa izan da eta unibertsitateko ikasketak dituena. Emakumeak dira batez ere ikastaroetan parte hartzen dutenak eta erditik gora Gipuzkoatik datoz, nahiz eta ikasle nafarrak gora egin duten azken bi urtetan. Azken ikasturtean UEUk proposatutako etengabeko prestakuntza eskaintzan 300 ikaslek hartu dute parte.

ON-LINEProiektu bidezko metodologiak.
Moodle-ren gamifikazioa eta ikasleak motibatzeko sormenezko hainbat erabilera.
Nola atera zukua sareari gure negozioa ezagutarazteko.
Programazioa denontzat
Python ikasi praktikaren bidez.
Adimen-gaitasun handiko ikasleei erantzuna eskolan
eguneroko erronka.
Lurraldea ulertu eta aztertzeko beste modu bat
GIS librea eta Geoprozesamendua (QGIS).
EIBARRENNorbera
Argazki-autobiografia.
Ahozko komunikazioa errazteko teknikak.
Beheko gorputz-adarretako tendinopatien diagnostiko eta tratamendua.
PISA azterketako irakurketa probaren analisia eta lanketa-bideak.
Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna
zure produktibitatea hobetzeko metodo eta tresnak.
Egiletasuna eszenaratzeko moduak
hurbilketa bat literatur kritika feministatik.
Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen
Diziplinarteko Data Sprinta.

Udako Euskal Unibertsitatea 2000. urtean ailegatu zen Eibarrera, eta ordutik hona bere eskaintza akademikoa zabaldu du Markeskua jauregian duen egoitzan. 2001. urtean hasi zen udaberri eta udazkeneko ikastaroak eskaintzen, beti kalitatezko hezkuntza bermatzeko helburuarekin. Ikastaro bakoitzak data eta programa desberdina du, eta iraila eta azaroa bitartean egingo dira. Batzuk ezagutza orokorrak jorratzen dituzte, edozein publikoari irekiak, eta beste batzuk ezagu-tza esparru oso zehatz batera zuzenduta daude. Aurtengo eskaintza ildo berdinatik doa eta proposatutako gaien artean medikuntza, irakaskuntza edo informatikari buruzko ikastaroak daude. Zehaztasun guztiak www.ueu.eus orrian topatu daitezke.

Harreman zuzena

Badira urteak UEUk on-line ikastaroak eskaintzen hasi zela. Horrekin beste ikasle mota bati ailegatzea lortu zuen, urruti bizi dena, kasu ba-tzuetan atzerrian, edo ordutegi arazoak dituena. «Baliabide teknologiko horien atzean adituak daude, ikasleek irakasleekin harreman zuzena dute eta irakasleek ikasleari ezagu-tza erakitzeko bitartekoak eskaintzen dizkiete», diote UEUtik. Ikasketa hauetan batzutan aurrez-aurreko saioren bat egoten da, eta kasu horietan Eibarren egiten dira ere.

Aurreko urteetan bezala, hainbat erakundek dirulaguntzak ematen dituzte ikastaroetan partehartzea sustatzeako. Eibarko Udala horietako bat da, eta eibartarrei matrikularen prezio erdia ordaintzen die.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos