Deba
Giro ezin hobea izan zen euskal kultura eta nortasuna aldarrikatu zituen Euskal JaianAstelehena, 29 iraila 2025, 20:50
Eguraldi zoragarria lagun, Debako bizilagunek euskara, euskal kultura eta festa uztartzen dituen Euskal Jaiaren edizio berri bat ospatu zuten joan den larunbatean giro ezin hobean. Eguneko programa abiatzeko Kalez kale taldeko txistularien kalejira izan zen herrian zehar. Horren ondoren, Zubietako joaldunak (eskuinaldeko argazkian) atera ziren erdigunea alaitzera, eta eguerditik aurrera Gure Kai taldeko eta Musika Eskolako dantzarien txanda izan zen (ezkerreko irudian). Hortik aurrera, trikitilarien kalejira, buruhandien kalejira, Debrass txarangaren kalejira edota Obaneuke taldearekin erromeria izan ziren, askorentzat igande goizalderarte luzatu zen aurtengo Euskal Jaian.