Borrar

Deba

Euskara eta kultur transmisioa sustatzeko 'Ispilu(h)ari' programa berria abiatu du Udalak

Jabi Leon

deba.

Asteartea, 14 urria 2025, 20:35

Comenta

Debako Udalak 'Ispilu(h)ari' izeneko kultur programa berria jarri du abian, eta horren baitan hainbat kultur ekintza antolatu ditu udalerrian euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa sustatzeko.

Edonola ere, ekimen honek aisialdirako proposamen bat baino gehiago izan nahi du: «Herritar guztientzako topagune, sormen eta adierazpen gune ere izan nahi du, antzerkia, musika eta literatura barne hartzen dituzten disziplina artistiko desberdinetan herritarren parte-hartze aktiboa sustatuz», azaldu dute Udaletik.

'Ispilu(h)ari' egitasmoak udalerriko aurrekontu parte-hartzaileetan jaso zen herritarren eskaera nagusietako bati erantzuten dio: urtean zehar etengabeko kultur jarduerak antolatzea. Helburua argia da: euskara eta Debako kultur identitatea sustatzea. Proposatutako jardueren bidez, ingurune inklusiboa eta irisgarria sortu nahi da, euskal kulturaz gozatu, ikasi eta harekin konektatu nahi duten gazte eta helduentzat.

Hileko hirugarren asteburuan

'Ispilu(h)ari' ekimenaren jarduerak hileko hirugarren asteburuan egingo dira, programari izena ematen dion Agirre jauregiko Ispiluen gelan. Udaletik aurreratu dutenez, egitasmoak helduentzako (12 urtetik gorakoak) eta haurrentzako (12 urtetik beherakoak) jarduerak jasotzen ditu.

12 urtetik gorakoentzako ekintzak hileko hirugarren larunbatean izango dira, 18:00etan; eta 12 urtetik beherako haurrentzako jarduerak hileko hirugarren igandean izango dira, 17:30ean.

Ekintzak abiatzeko poesia eta elektronika uztartuko dituen helduentzako saioa izango da datorren larunbatean, Leire Vargas eta Jaime Nietoren eskutik. Igandean, berriz, haurrentzako 'Ama, Amama, mamuak' antzezlana izango da, Naita konpainiaren eskutik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara eta kultur transmisioa sustatzeko 'Ispilu(h)ari' programa berria abiatu du Udalak