Urretxu
Saskibaloi festa politaAsteazkena, 30 apirila 2025, 20:08
150 jokalari inguru elkartu ditu Goierri Saskibaloiak Pazko asteburuan antolaturiko lagunarteko txapelketan. Eskola mailakoak jokalariak aritu dira, hau da, infantil, alebin eta benjaminak, goiz eta arratsaldez Aldiri kiroldegian. Infantil mutilen mailan, BKL taldea gelditu zen lehen postuan, eta bigarren Aloña Mendi; alebin mutiletan, lehenengo Zast eta bigarren BKL; alebin nesketan, 1. BKL eta 2. Zast; benjamin mutiletan Goierri Bertan izan zen lehena eta Zast bigarren; eta benjamin nesketan: Zast 2 eta Zast 1 geratu ziren lehenengo eta bigarren. «Egun polita pasa genuen. Eskerrak eman parte hartu zuten talde guztiei eta nola ez hau posible izan zedin laguntzen aritu ziren denei ere».