Urteko azken pilota erakustaldia, belaunaldi berrien eskutik
Ezkioko pilota eskolak jaialdia eskainiko du abenduaren 31an, 11:00etatik aurrera, bertako frontoian
C.L.
Ezkio-Itsaso
Domingo, 18 de diciembre 2022, 00:08
Ezkioko pilota eskolak Gabonetan eskainiko duen erakustaldia prestatzen darrai ilusioz. Abenduaren 31an izango da, goizeko 11:00etatik aurrera, Ezkioko frontoian. Parte-hartzaile txikienek 5 urte izango dituzte eta haundienek 12 urte. Belaunaldi berrien urratsak ikusteaz gain, edan, jan eta solasaldian aritzeko aukera izango dute bertaratzen direnak. Antolatzaileek edariak eta pintxoak eskainiko dituzte debalde hurbiltzen direnentzat.
Publicidad
Erakustaldiak hiru atal izango ditu. Alde batetik, eskolako txikienek jokuak egingo dituzte, bestetik, alebinek mano-mano txapelketa jokatuko dute eta azkenik, infantilek erakustaldia eskainiko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión