Las diez noticias clave de la jornada
Ezkio

Talo ikastaroa egingo da urtarrilaren 28an Ezkioko frontoian

Gaur arratsaldean aldiz, adin guztietarako mahai jokoez gozatzeko aukera izango da udaletxeko ganbaran

CRISTINA LIMIA

ezkio-itsaso.

Domingo, 22 de enero 2023, 00:01

Garai honetako ho-tzari aurre egiteko proposamen bikaina dute Ezkion. Datorren urtarrilaren 28an, larunbata, talo ikastaroa eramango dute aurreta. Hitzordua bertako frontoian izango da, ordutegi desberdinetan, adinaren arabera: 3-6 urte bitartekoak 16:00etatik 16:30etara, 7-12 urte bitartekoak 16:30etatik 17:00etara eta helduak 17:00etatik 17:30etara.

Publicidad

Bestalde, gaur arratsaldean elkarrekin jolasean pasatzeko aukera izango dute Ezkio-Itsasoko haur, gazte eta helduek. Izan ere, Antzuolako 'Jolasenea' elkarteko kide den Lizarrako JuanMa Begiristainen laguntzaz, mahai jokoak izango dira udaletxeko ganbaran. Hitzordua 17:00etatik 20:00etara izango da. Honekin batera eta ekintza girotzeko, 18:00etan txokolatada izango da umeentzat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad