Ezkio
Mus txapelketa eta parrilla festa, gaur, Itsasoko San Bartolome jaietanEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Osteguna, 24 abuztua 2023, 21:46
Giro ederrean jarraitzen dute Itsason San Bartolome jaien ospakizunek eta asteburu honetan ere izango dira makina bat ekitaldi. Hala, gaur ostiralarekin, 16:00etatik aurrera, 21:00etan parrilla festa egingo da eta, ondoren, Alaiki taldearen emanaldia.
Bihar, berriz, mendi bizikleta martxa egingo dute 16:30etan. Gainera, 19:30ean paella lehiaketa herrikoia hasiko da eta gauean, 21:00etatik aurrera, Dj Iñigo Etxenikerekin dantzaldia.
Igandean, meza izango da 11:00etan, ondoren txarangak alaituko du giroa eta 13:00etan herriko ondareari buruzko emanaldia eskainiko da.
San Bartolome jaiak hala bukatuko badira, ere itsasoarrentzat izango da gero beste hitzordu garrantzitsu bat. Izan ere, Kizkitzako Amaren Eguna ospatuko dute irailean.