
Ezkio
Matxinbentako festak eta Santa Agedako koplak ate joka ItsasonSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Matxinbentako festak eta Santa Agedako koplak ate joka ItsasonItsasoko batzordeak urte berri honen lehen txanpan egingo dituzten ekintza anitzen berri eman dute.
Hasteko, datorren larunbatean Santa Ageda bezperako koplak sortzeko tailerra egingo dute, 18:00etan, Udaletxeko Ganbara Aretoan.
Urtarrilaren 31tik otsailaren 5era Matxinbentako festak ospatuko dituzte. Prestatutako egitarauan mus txapelketa, haurren-tzako jolasak, Iago Magoaren ikuskizuna, eskuzko pilota partidak, herri kirolak, meza bereziak... ageri dira eta nola ez, bertso-afaria. Azken hau otsailaren 1ean izango da, 21:00etatik aurrera, beheko tabernan, Jexux Mari Irazu eta Unai Izagirre bertsolariekin eta Garixe eta Maltzeta trikitilariekin. Afarian izena emateko azken eguna urtarrilaren 30a izango da eta 943 88 63 15 telefono zenbakira deituz egin behar da.
Ohiturari eutsiz, otsailaren 2an, Santa Ageda bezperako kopla emanaldia egingo dute, 13:00etan, Itsasoko Ostatuan.
Martxoaren 1ean, inauteriak izango dira protagonista, 19:30ean hasita, Itsasoko Ostatuan egingo diren jolas eta ondorengo afariari bereziaren bitartez.
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egingo dute Itsason bi ekintzen bidez. Egun horretan, bazkaria egingo dute Ostatuan eta martxoaren 1etik 8ra emakume sortzaileen erakusketa bat jarriko da ikusgai Ostatuko sarreran.
Martxoaren 20an, irakurketa taldeak hitzordu berria izango du, 18:15ean, Ganbara Aretoan. Parte hartzaileek Beñat Sarasolaren 'Coca-cola bat zurekin' liburua izango dute hizpide.
Apirilaren 5ean, azolan saio bat burutuko dute. Herritarrak Itsasoko herriguneam elkartuko dira14:30ean, guztien artean egun horretarako adosten diren lanak aurrera eramateko.
Ekintza bakoitza iristear dagoenean, zehaztasun gehiago eskainiko dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.