Jubilatuek egun bikaina ospatu zuten
Martes, 15 de noviembre 2022, 00:13
Urtero bezala, oraingo honetan ere Itsasoko erretiratuei deialdia luzatu eta igandean elkartu ziren Jubilatuen Eguna ospatzeko. Oraingoan 34 lagun elkartu ziren eta giro ederrean ospatu zuten euren eguna. Itsasoko San Bartolome elizan meza, aurreskua eta argazkia, eta ondoren Mandubiko bentara gerturatu ziren bertan bazkari goxoaz elkarrekin gozatzera. Egun bikaina!
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión