Ezkio
Ibur hipika klubaren seigarren zaldi martxan biharC. L.
ezkio-itsaso.
Ostirala, 12 maiatza 2023, 22:12
Ibur hipika klubak bere zaldi martxaren seigarren edizioa antolatu du biharko. Parte hartzaileak goizeko 10:30ean abiatuko dira klubetik eta Atxurtxara abiatuko dira. Bertan hamaiketakoa egin ostean, berriro ere klubera bueltatuko dira. Parte hartzeko izena eman beharko da gaur 663060011 edo 655735300 telefonoetara deituta.