Ama Birjinari buruzko lana partekatzeko deia
GALILEA
Ostirala, 22 apirila 2022
Maribel Pagola, Ezkioko bizilagunak, Ezkiogako Ama Birjinari buruz lan txiki bat egin du eta liburu honetan bildutakoa partekatzeko deialdi bat luzatzen die herritarrei, maiatzaren 14ean, arratsaldeko 18:00etan udaletxean elkartzeko.
«Duela urte batzuk interesa piztu zitzaidan dagoeneko argitalpen asko eragin dituen gertaera honi buruz. Nire ikerketa kontu honek gaur bizi duen egoera aztertzea izan da, behaketa parte hartzailearen bidez eta Ama Birjina honen jarraitzaileei eta herritarrei elkarrizketa sakonak eginez; eurak dira proiektu honen protagonistak eta benetako egileak», dio Pagolak. Liburua, euskaraz eta gazteleraz, udaletxean eskuratu daiteke.