Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Tailerra. Gorputzaren silueta marrazten. IGARTUBEITI

Aisialdi talde eta udalekuetarako plan berezia antolatu du museoak

Igartubeiti baserrian bisita bereziak eta 'Handia da nire gorputza' tailerrak osatzen dute udako taldeentzako plana

Ostirala, 15 ekaina 2018, 00:12

Comenta

Oso gutxi falta da eskola amaitzeko. Egun batzuetan udako oporrak hartuko dituzte haurrek eta aldi beran Udaleku eta aisialdi taldeak jarriko dira martxan. Talde hauen mugimendua ikusita, euren egitarauetan ekintza bat gehitzea proposatzen die Igartubeiti Baserri Museoak, beraiei espreski zuzenduta prestatu duten planari esker.

Abuztuaren 31 bitartean, Igartubeiti eszenatoki bihurtu zuen 'Handia' filmaren aldi baterako erakusketa dago ikusgai, eta filmean jorra-tzen den gai nagusia aitzakitzat hartuz, plan berezi bat prestatu dute Udarako: Igartubeiti baserrira bisita gidatua, eta gorputz anitzen inguruko sormen tailerra.

'Handia da nire gorputza' da tailerraren izenburua. Joakin Eleizegi, Altzoko erraldoia, filmaren protagonista abiapuntutzat hartuta aurrera eramaten da hau, honen helburua, gorputz anitzak onartu, errespetatu eta baloratzea, bai norberarena eta baita besteena ere, delarik.

Igartubeiti baserria bisitatu eta bertako txoko guztiak miatu ondoren tailerrean parte hartzeko momentua iritsiko zai gaztetxoei. Tailer honekin ondorengo edukiak landuko dituzte haurrek: emozioak identifikatzen jakitea; autoestimua hobetzeko mekanismoak lortzea; gaitasun sozialak eskuratu; taldean lan egiteko jarrerak ezagutu; eta harremanak errespetuz eta berdintasunez ezarri, besteak beste.

Gorabeherak

Baserria ezagutuko dute lehenik, eta 'Handia' filmaren erakusketa bertan dagoelarik, baserrian zehar dauden argazkiak aztertzen hasiko da tailerra.

Ondoren, lan eremu pertsonalera pasatzeko, Handiaren silueta eta ispiluak erabiliko dituzte norbere gorputzaren ezaugarriez jabetzeko. Azkenik, ariketa praktikoarekin hasteko momentua iritsiko da. Siluetatik abiatuz autorretratuak egingo dituzte, margo eta collage teknika mistoa erabiliz.

Ekintza amaitu eta hau borobiltzeko, aurkezpenak egingo dituzte haurrek, eta Gorputz Anitzen erretratu multzoa ikusgai jarriko dute museoan.

Areago, istorioak

Igartubeiti Museoak eta Untzi Museoak 'Areago. Istorioak belarrietara' kontakizun laburren IV. edizioaren deialdia egiten dute, eta honetan euren kontakizunekin parte hartu nahi dutenek gaur izango dute lana aurkezteko azken eguna.

Bete beharreko helburuak, gai zehatza, ezaugarriak, sariak... edo bestelako informazioa ezagutu ahal izateko www.igartubeitibaserria.eus helbidera jo.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aisialdi talde eta udalekuetarako plan berezia antolatu du museoak

Aisialdi talde eta udalekuetarako plan berezia antolatu du museoak