Silo bolak egiteko plastikoen bilketa asteartean izango da
MIRYAM GALILEA
Domingo, 15 de mayo 2016, 01:23
Goimen Elkarteak Ezkio-Itsaso herrian sortzen diren silo bolak egiteko plastikoen bilketak egiten ditu hilabetero eta maiatzekoa datorren asteartean izango da.
Aurreko urteko irailan hasi zen, udako bi hilabetetan egindako atsedenaldiaren ondoren, plastiko hauen bilketaren zerbitzua. Jakina denez bilketa hilean behin egiten da, hirugarren astean, eta maiatzari dagokionez hurrengo asteartea, hilak 17, izango da aukeratutako eguna.
Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du bilketa puntuetan, Ezkio-Itsasori dagokionez puntu hauek errepide bazterrean autobus geltoki aldamenean kokatuko direlarik. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (bihar astelehena) atera beharko dira.
Gogoratzen da birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta plastikozko bidoiak ez direla atera behar. Bestalde, mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita. Argitasun gehiago nahi izanez gero, Goimeneko 943 16 12 44 telefono zenbakira deitu edo herriko udaletxera bertara 943 72 13 03 telefonora.