Borrar
Udalekuak. San Fermin eguna udalekuetako egunik gustokoenetariko bat da.

Udaleku irekiak hiru asteetan zehar egingo dira herrian

Udalekuetan begirale izateko hilaren 20a baino lehen eman beharko da izena herriko udaletxean

MIRYAM GALILEA

Sábado, 14 de mayo 2016, 00:35

Ikasturtea amaitzear dago eta urtero bezala Udaleku irekiak antolatzen ari dira Ezkio-Itsason, honetarako bai haurrek izena emateko epea zabaldu eta baita ere begiraleak bilatzen hasi direlarik.

Ederki pasatzen dute urtero Ezkio-Itsasoko txikitxo eta gaztetxoek udalekuetan. Ekintza ugari burutzen dituzte, goizeko txangoak, piszina eta nola ez gogotsu hartzen dituzten egun bereziak: San Fermin, zikinaren eguna... Aurten uztailaren 1ean hasi eta hilaren 21era bitartean aurrera eramango dira herriko Udaleku irekiak, goizeko 10:00etatik 12:30ak bitartean Santa Lutziko Anduaga Etxean bilduko direlarik normalean (ekintza bereziren bat ez badago).

Hauetan hiru urtetik gorako haur eta gaztetxo orok parte hartu dezakete, 2013an jaiotakoak barne, eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago, hau ekainaren 3an, ostirala, amaituko delarik. Izena ematerakoan guraso bakoitzaren telefono zenbaki bat eskatuko da, harremanetarako.

Udalekuen prezioa familiako haur kopuruaren araberakoa izango da. Horrela, haur bakarra duenak 30 euro ordainduko ditu; bi haur dituztenek 42 euro; eta hiru haur edo gehiago dituztenek 55 euro.

Izena emateko herriko Udaletxera deitu beharko da 943 72 13 03 telefono zenbakira eta bertan ordaindu. Izena ematen dutenen arabera antolatuko dira taldeak eta programa; orokorrean taldeak adinaren arabera antolatzen dira. Ohikoa denez, Udalekuak hasi aurretik bileratxo bata ntolatuko da gurasoekin.

Begiraleak

Aurten ere udaleku irekietan begirale gisa aritzeko langileen bila dabiltz Udalekoek. Esan bezala udalekuak uztailaren 1etatik 21era bitartean ospatuko dira, goizeko 10:00etatik 12:30ak arte, begiraleen kasuan prestaketa orduan gehitu behar direlarik.

Begirale izateko herriko Udaletxean eman beharko da izena maiatzaren 20a baino lehen eta honekin batera curriculuma aurkeztu; Udaletxeko telefonoa 943 72 13 03 da. Baldintzak ondorengoak dira: 18 urte beteta izatea; euskara egoki menperatzea, PL2 gutxienez izatea (honela ez bada burutuko den elkarrizketan frogatu beharko du); herriaren ezagutza baloratuko da, elkarrizketa bidez; begirale ikasketak edota hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak kontutan hartuko dira; eta eskarmentua izatea.

Orokorrean hogeita hamar ume eta gaztek gutxi gorabehera parte hartzen dute herriko udaleku libreetan eta oso gustora ibiltzen dira bertan. Ea aurten ere animatu eta primeran pasatzen duten!

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udaleku irekiak hiru asteetan zehar egingo dira herrian

Udaleku irekiak hiru asteetan  zehar egingo dira herrian