Borrar
Mozorroak. Bakoitzak berea egin zuen kontu handiz.

Inauteriko Museo Birtuala martxan Igartubeitin

Norberaren herriko inauterietako pertsonaien argazkiak eskatzen dituzte museotik erakusketa osatzeko

MIRYAM GALILEA

Jueves, 11 de febrero 2016, 00:06

Inauteriak amaitu berri dira gure baiaran, ostiralean hasi eta asteburu osoan zehar mozorroak eta festak nonahi izan ditugularik, baina hauen zaporea oraindik bizirik dago Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan, asteburuan zanpantzarren inguruko tailerra burutuz gero, hilabete honetan zehar ere Inauterietako Museo Birtuala bisitatzeko aukera zabaltzen dutelarik.

Bost familiek hartu zuten parte larunbata arratsaldeko «Zanpantzarrak» tailerran, konkretuki bederatzi haurrek eta zortzi helduek, arduradunen hitzen arabera denak oso gustora ibili zirelarik. Garai bateko sineskeriekin lotutako tailerra izan zen asteburukoa. Inauteria pertsonai mitologikoak uxatzeko eta lurra ernatzeko garaia izaten zen eta tailerran inauterien inguruan sortutako euskal pertsonai ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten familiek, azkenik zanpantzarretan bihurtuz.

Inauteri birtualak

Baino esan bezala inauteriak bizirik jarraitzen dute baserri museoan, hauek antolatutako «Inauteriko Museo Birtuala»-ri esker.

«Materiagabeko ondareari buruzko lan ildoaren barne eta gure inauterietako irudien memoria bildu asmoz antolatu dugu erakusketa», diote Igartubeititik. Momentuz bederatzi argazkik osatzen dute bilduma, guztiak Igartubeitik jarritakoak, baino jendearen parte hartzea eskatzen dute bilduma ahalik eta zabalena izateko. Erakusketan parte hartzeko norberaren herriko inauterietako pertsonaien argazkiak eskatzen dituzte museotik, hauek igartubeti@gipuzkoa.eus helbidera bidali beharko direlarik. Inauterietako Erakusketa Birtuala ikusteko jo Flickr-era. Erakusketa otsailaren 5ean zabaldu zen eta hilabete osoan zehar egongo da martxan.

Sorgin dantza

Inauterien ildoa jarraituz ere dator hilabetehonetako bigarren tailerra, hau otsailaren 27an aurrera eramano delarik.

nauterietako jaiekin lotutako ohituretako bat «sorgin dantza» da: dantzarien jarreragatik, mimikagatik eta janzkeragatik dantza barregarria dela esan dezakegu. «Tailer honetan bere jatorria zein den ezagutzeaz gain, gaur egun non dantzatzen den eta dantza ikasi ondoren, konpartsa bat burutuko dugu», azaltzen dute museotik.

Tailerra lau urtetik sei urtera bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua izango da eta otsailaren 27an arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara aurrera eramango da, honen prezioa 3 eurokoa izanik; deskontuak Famili Txartelarekin. Honetan parte hartzeko aldez aurretik museora deitzea komeni da 943 72 29 78 telefono zenbakira deituz edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatziz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inauteriko Museo Birtuala martxan Igartubeitin

Inauteriko Museo Birtuala martxan Igartubeitin