Borrar
Ekitaldia. Kanpoan hasi eta eskola barruan jarraitu zuen.

Gazteenetik helduenera, Herri Eskolako inaugurazioan danak

Aurreskuak, bertsoek, haurren dantza eta argazkiek... borobildu zuten igandeako ekitaldia

MIRYAM GALILEA

Martes, 19 de enero 2016, 00:20

Aurreko urteko irailean zabaldu zituen ateak Ezkio-Itsasoko Herri Eskola berriak, baino igandean goizean ospatu zuten herritar guztiek elkarrekin honen inugurazio ofiziala. Haur, guraso, irakasle, Udal ordezkari eta herritar ugari hurbildu ziren bertara ekitaldi txiki honetan parte hartzeko.

Herriko bi gaztek Aurreskua dan-tzatu, Mikel Mendizabalek bertsoak bota, eta barruko instalazioak bisitatzera sartu baino lehen hitz ba-tzuk esan nahi izan zituen herriko alkatea den Garikoitz Aiestak. «Ezkio-Itsasoko Herri Eskola txiki hau ikasgela bat baino askoz ere gehiago da. Guk, ezkioarrek eta itsasoarrek herria nola ulertzen dugun eta herriaren garapenean zein den gure filosofia ederki txertatzen duelarik», esan zuen.

Momentu honetan bi, hiru eta lau urteko hogei bat haur daude herriko eskolan baino hauek hazten joan ahala eta hamabi urte bete arte izango dute bertan ikasteko aukera. «Eskola honetan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza burutuko da, beraz herriko zein inguruko umeek alboan dugun Ezkio-Itsasoko haurreskolatik hasi eta hemen bi urtetatik hamabi urte arteko formazioa jasotzeko aukera daukate», alkateak.

Herri Eskolek irakaskuntza eta antolakuntza mailan dituzten berezitasunaz gain, Ezkio-Itsasokoak haurren jangelan egiten duen lana ere du gehigarri, honetan, bertako produktuak eta garaikoak erabiliz, eta Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistaren laguntzat, ezin hobeto eta etxean bezala bazkaltzeko aukera dutelarik: baiarako Bertatik Bertara egitasmoan parte hartzen duten ekoizleekin kontaktuan jarri, garaiko produktuak eskuratu eta hauen arabera menu egokiak burutzen ditu Amaiak.

«Eskola honetan ere, gurasoen babespean, hau oso garrantzitsua da, Udalak jangela zerbitzua martxan jarri du, berezitasun nabari batekin. Eskualde mailan garatzen gabiltzan Bertatik Bertara egitasmo zabalaren proiektu pilotoa bertan daukagu, non bertako ostatuan (Topa Taberna) bertako produktu natural eta garaiakoekin gabiltzan umeen menuak ematen, bertakotasuna potentziatuz eta eragileen arteko erlazioak sendotuaz, elikadura burujabetzaren bidean, erede agroekologikoa helburu»,azaltzen zuen Garikoitz Aiestak. «Honekin bilatzen duguna eta argi ikusten ari garena da, borondatea egon baldin badago, egun dugun nekazaritza eredu bera ere eraldatu dezakegula, gizartearen konpromezu garbiarekin, heziketa nutrizional eraginkor batekin, baserritar eta ekoizleen lan, esperientzi eta jakituriarekin, ostalari eta merkatarien inplikazioarekin eta administrazio publikoen teknikarien lan eta politika zuzenekin», adierazi zuen.

Alkatearen hitzaldian ezin ahaztu Herri Eskola hau posible izaten lagundu duten erakunde, guraso, herritar, irakasle.... eta aipatu gabe gelditu ziren besteak, hauei guztiei esker Ezkio-Itsasoren etorkizuna begi bistan dagoelako. «Edozein herrik, handi, ertain zein txiki, etorkizuna izateko umeak behar ditu; guztion erronka eta ardura da gainera, etxetik hasita eskolararte, ume hauek hezi, hazi, duten ingurunea erakutsieta bizitzan janzteaz. Honetan dihardugu, horretan sinisten dugu eta denon artean ahal dugu», alkateak.

Jarraian bertaratutako guztiak eskolara sartu ziren, areto nagusira, edo erabilera anitzetarako gelara hurbilduz, bertan ekitaldiarekin jarraitzeko. Guztiok bertan, Edurne Bidekieta zuzendariak aurkezturik, eskolako haurrek dantzatxo bat eskaini zieten bertaratutakoei eta jarraian hauen argazkiez osatutako proiekzio bat ikusteko aukera egon zen bertan, bibolin eta teklatuaren musikaz lagundurik. Argazkiak ikusi bitartean irrifarrak aurpegi guztietan eta eskolako haurren komentarioek apurtzen zuten isiltasuna, hau txalo zaparrada batez amaitu zelarik. Ondoren, denek elkarrekin, abesti bat kantatu eta inaugurazio ofizial honekin behar bezala amaitzeko mokadu dotorea hartzeko aukera izan zuten guztiek.

Festa amaitu eta atzo goizean berriro ere egunerokotasunera bueltatu ziren txiki eta irakasleek eskolara, kantak, dantzak, zenbakiak... eta inauteriak prestatzen hastera!

Matrikulazio bilerak

Hemendik gutxira hurrengo ikasturterako matrikulazio epea zabalduko da eskolan eta honetarako bilera desberdinak antolatu dira. Lehenengo bilera bihar asteazkena (hilak 20) aurrera eramango da. Bilera hau orokorra izango da, Herri Eskola guztiei zuzendua, honetan Eskola txikiek duten metodologiaren inguruan arituko direlarik. Hizlaria Nora Salbotx izango da, Nafarroako Amaiur eskola txikiko zuzendari eta irakaslea, eta hitzaldiaren izenburua «Eskola txikiak: oinarri metodologikoak» izango da. Olaberriako eskolan aurrera eramango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Hitzaldia burutu bitartean zaintza zerbitzua egongo da eta behar izanez gero gaztelerazko itzulpen zerbitzua ere eskainiko da. Bestalde, hilaren 26ean Ezkio-Itsasoko herri eskolan egongo da aurkezpena, honetan konkretuki gure eskolan aurrera eramaten diren ekintzak, lanketa, irakasleak, zerbitzuak, instalakuntza.... ezagutzeko aukera egongo delarik, egon daitezken zalantza guztiak ere galdetuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteenetik helduenera, Herri Eskolako inaugurazioan danak

Gazteenetik helduenera, Herri Eskolako inaugurazioan danak