Sagardo Asteren balorazio oso ona
Ezkioko San Migelera bisita eta 'Sagardo Astea' menua aurtengo nobedade arrakastatsuak
MIRYAM GALILEA
Sábado, 24 de octubre 2015, 01:17
Hilaren 7an hasi eta 16ra bitartean aurrera eraman zen Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan Sagardo Astearen ospakizuna. Aurtengoa XIV. edizioa izan da eta honen balorazioa oso positiboa.
«Oso ondo joan da aurten. Bisitari kopuruari dagokionez aurreko urteko antzekoa izan da, zerbait gehiago aurten jai egun bat gehiago izan delako. Zubia izan denez kanpotik ere bisitari gehiago hurbildu da: kataluniar ugari eta Kantabria, Murtzia eta Albazeteko batzuk», azaltzen dute museotik.
Aurkezpen ekitaldian (hilak 7) aldaketa bat egon zen aurtengo edizioan, bertako eta inguruko jende gehiago hurbiltzeko ideiarekin hau arratsaldez ospatu zelarik, eta baserritik esaten dutenez, helburu hau lortu zen.
Ekintzei dagokienez zanpaketak izaten dira beti saio kutunenak, baino hauekin batera beste era askotako ekintzak burutzen dira egun hauetan: antzezpenak, erakusketak, tailerrak... Aurten nobedade bezala Ezkioko San Migel parrokira bisita gidatua eta herriko ostatu eta tabernatan 'Sagardo Astea' menu berezia eskaini dira.
«Sagar erakusketak arrakasta handia izan du aurten eta bariedade ugariekin gainera. Berritasun bezala eta nahiz eta urtean zehar ere buru- tzen diren, Sagardo Astearen barne sartu ditugu Ezkioko San Migel parrokira bisita gidatuak (asteburuan), eta goizean, zanpaketetara etorri aurretik bisitari asko gerturatu zen elizako bisita gidatua entzun eta ikustera», azaltzen dute Igartubeititik. «Jakoba Errekondoren eskutik sagar mota ezberdinen dastaketa ere aurrera eraman da. Oso interesgarria izan zen eta erakusketako sagar mota desberdinak probatzeko aukera izan genuen azalpen teorikoekin», diote.
«Bertatik Bertara sukaldaritza tailerra eta dastaketa, Santa Barbara jatetxeko Manex Buronek gidatu zuen bertako baserri produktuekin zenbait errezeta eginez eta partaideek dena probatzeko aukera izan zuten, errepikatzeko aukere ere egon zelarik! Oso goxoa zegoen dena: onddoak labean, txorisoa sargoarekin eginda, eta hostorea sagar toffe eta ezti eta banillarekin. Partaideek eskatu zigutenez errezeta web orrian jarriko dugu», diote baserriko arduradunek.
Herritarrek aktiboki parte hartzen dute Sagardo Astean, adibidez, Yartu Kultur elkarteko kideek Kortaberria familiaren antzezpenak aurrera eramanez. Eta aurten ere herriko ostatu eta tabernak ospakizun honetara gehitu nahi izan dira 'Sagardo Astea' menu berezia eskainiz: «Ezkioko Argindegi ostatuan, Labekoa Jatetxean eta Itsasoko ostatuan jarri zuten eta sagardo astea zela eta beteta egon dira jatetxe hauek», aitortzen dute.
Lehiaketak
VIII. Sagardo Astea Argazki Lehiaketa aurrera eraman da aurten. Guztira hamabost partaidek eman dute izena honetan eta argazkiak bidaltzeko epea zabalik jarraitzen du hau azaroaren 15ean amaituko delarik. Ondoren, azaroaren 21ean, larunbatean eguerdiko 12:00etan inauguratuko da, sari banaketarekin batera, aurkeztutako argazkien erakusketa bat Interpretazio Zentruan. Erakusketa honetan argazki sarituak eta partehartzaile bakoitzeko argazki bana izango dira ikusgai.
Sagarra & Sagardoa errezeten lehiaketa egon da aurten ere, honetan jende gutxik parte hartu duelarik. «Irabazlearen izena hurrengo astean jakingo dugu (bi lagunen-tzako bazkaria) eta errezetak web orrian argitaratuko dira», diote.