Borrar
Errekan Gora jaialdiko iazko kontzertu bat Herriko plazan. DV

Eskoriatza

Errekan Gora jaialdiak soinu onenekin beteko du hileko hirugarren asteburua

Otxandioko eta Eskoriatzako txistulari eta dantzariek bat egingo dute larunbata 20an Mario Padillaren omenezko emanaldian

Kepa Oliden

Eskoriatza

Larunbata, 6 iraila 2025, 20:53

Comenta

Old Time Spook eta Ezpalak taldeen emanaldiek irekiko dute hilaren 19an Errekan Gora jaialdiaren hamazortzigarren edizioa.

Atxorrotx Kultur Elkarteak 2008az geroztik sustatzen duen kultur egitasmo honek zortzi kontzertu ekarriko ditu Herriko plazara iraileko hirugarren asteburuan. Emanaldiok Herriko plazan eta Inkernua parean dira.

Zirkuito komertzialetan sartuta ez dauden talde edo proposamenei leku egin nahi die Atxorrotx Kultur Elkarteak, eta baita herriko sortzaileei ere. Horrela, aurten Otxandioko eta Eskoriatzako txistulariek emanaldi bateraku bat eskeiniko dute iaz hil zen Mario Padilla txistulariaren oroigarri.

Euskal Herriko kaleetan jaiotako spooky-hillbilly-punk Old Time Spook banda izango da lehena oholtzara igotzen, ostirala 19an arratsaldeko 19:30ean Inkernu taberna kanpoaldean.

Banjo bat, gitarra erresonatzaile bat, garbitzeko taula bat eta kubo bat dira Ipar Amerikoko folklorearen eta punkaren soinu tradizionalak nahasten dituen musika indartsu eta ilun bati forma emateko erabiltzan dituzten instrumentuak.

Ondoren, gaueko 22:30ean plazan, Ezpalak taldearen txanda izango da. 2019an sortutako talde berri bat da; Grises, Voltaia, Los Moths edo eta Bulego taldeko musikariek osatua.

90. hamarkadako 'rock alternatiboko' taldeekideek duten pasioak eraman zituen lau lagun hauek talde berri hau osatzera. Beraien musikan fuzz soinuak eta riff indsartsuak ahots melodikoekin nahasten dira.

Sukena oñatiarrak joko dute larunbata 20an eguerdieko 13:00etan hasita. Pop rock talde hau bi ahizpek berrogeitaldian zehar euren etxetik abiatu zute proiektua da, eta urteetan zehar eraldatuz joan da gaur egungo seikotea osatu arte.

Arratsaldeko egitaraua otxandiar eta eskoriatzar txistularien emanaldiarekin hasiko da.

Herri sortzaileek izango dute beraz tartea Erreka Gora jaialdian, eta Mario Padillaren omenezko ekitaldia izango da plazan, 18:30ean hasita.

Sortzez otxandioarra zan Mario omenaldia egiteko asmoarekin, Otxandioko txistulariek ekimen bateratu bat egiteko proposamena luzatu zieten Eskoriatzakoei. Gorosarri dantza taldeko kideek ere parte hartuko dute ekitaldian.

Kontzertuan Otxandio eto Eskoriatza lotzen dituen hainbat pieza sartu dituzte errepertorioan: 'Otxandio zortzikoa', 'Aupa Otxandio' eto Otxandiotik Eskoitzara biribilketak. Eta horiekin batera Jose Mari Bostidak, Txopik, emanaldi honetarako propio sortu duen biribilketa.

Mario Padilla Maguregi 1928an jaio zen Otxandion, baina umetatik izan du Eskoriatzarekin lotura, aita Zarimutz elizatekoa baitzuen. 1965. urtean, Edurne Magunazelaia emaztearekin sortutako familiarekin batera etorri zen Eskoriatzara bizitzera, eta harrez gero euskal kulturaren sustatzaile aparta izan da.

Ume umetatik izan zuen musika-zaletasuna, koruan kantatzen hasi, musika ikasi eta txistularia izan da Mario. Horrez gain, Eskoriatzan bandako z.uzendaria ere izan zen eta txistulari- eta Gorosarri dantzari-taldearen sortzailea. Gainera, ikastolaren bultzatzailea ere izan zen ikastolen mugimendua abiatu zenean.

Berak egindako lan handiari esker dirau indarrean oraindik ere gure herriko txistulari taldeak eta asko eta asko izan dira eta dira euskal dantzariak.

Travelling Brothers

Larunbat gaueko kontzertuak Moonshakers taldearen emanaldiarekin hasiko dira. Garaje-rock talde honek Inkernu kanpoaldeko eszenatokian joko dute. Bere soinua punk rockaren, surfaren eta psikodeliaren artean dago.

Ondoren Travellin' Brothers igoko dira oholtzara plazan 22:30ean (Noa & Hell Drinkers iragarrita zegoen). 2003 urtearen Leioan sortutako seikote honek blues, funk, swing... musika egiten du. 2015. urtean Bruselasen European Blues Challenge saria irabazi zuten

Aurtengo Errekan Gora jaialdia borobiltzeko, domekan Nhil (13:00) eta Niña Coyote eta Chico Tornadok (19:30) joko dute.'Etxea' izeneko hirugarren lana kaleratu du Nhil talde atxabaltarrak. Garai berri bat ezarri du; bai estiloari dagokionez, baita taldearen kideei dagokienez ere.

Bilduma honetan kantak koloretsuagoak dira, eta zuzenean jotako xarma dute; orokorrean pop-soul sofistikatuan landuak.

Tarragonako La Casa Murada estudioan zuzenean grabatua eta disko osoa su bajuan prestatua izan da Santi Quizhpe soinu ingeniariaren zuzendaritzapean.

Jaialdiaren egitaraua borobiltzeko Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak kontzertua emango du igande arratsaldean (19:30) Herriko plazan.

Taldea 2012an sortu zen Donostian, Zuloak eta Surfin Kaos taldeen errautsetatik, eta ordutik ia 400 kontzertu eman dituzte etenik gabeko bira batean mundo osoan zehar. Power bikotea, rock pozoitsu astun eta gordina jorratzen duena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errekan Gora jaialdiak soinu onenekin beteko du hileko hirugarren asteburua

Errekan Gora jaialdiak soinu onenekin beteko du hileko hirugarren asteburua